Sabando ibaiaren ur-jauzia (5,4 km)
Sabando ibaiaren ur-jauzia, Oteoko errota izenaz ere ezaguna, Arabako Lurralde Historikoaren hego-ekialdeko muturrean dago, Arabako Mendialdea eskualdean, Antoñanatik gertu, Kanpezu udalerrian.
Ibilbidearen nondik norakoak
Ibai ibilaldia Antoñana herritik hasiko dugu, hiribarnetik hasita NW norabidean.
Ondoren, Goiko Larrainak kalea hartu eta eliza atzean utzirik, Sabandorako eta Oteoko errotarirako bidea hartuko dugu.
400 bat metro egin ondoren, errepidearen eskuinaldean egingo dugu topo Aguaque ur-jauzira doan ibilbidearen seinalearekin.
Guk errepidetik jarraitu behar dugu eta 2,2 kilometro pasatuta Oteoko errotara helduko gara.
Eskuin aldean, Oteo herriraino heltzen den lurreko pista bat hasten da.
Bidea, Aguaquetik Oteoko errotaraino, oinez, bizikletaz edo autoz egin daiteke. Errotaren ondoan aparkaleku moduko bat dago.
Zubia gurutzatuta errotaraino helduko gara eta handik gutxira Sabando ibaiaren urak ikusiko ditugu ur-jauzian amiltzen.
Itzuliko bidea toki beretik egin dezakegu.
Jaitsi
Azken aldaketako data:


