Joan edukira

    Plaiaundi (2,1 km)

     

    Plaiaundi Gipuzkoako Lurralde Historikoaren ipar-ekialdeko muturrean dago, Donostialdea eskualdeko Irun udalerrian, Txingudi paduran bertan. Hara heltzeko, AP-8a hartuko dugu, eta ondoren GI-636a Plaiaundirantz. Ibilgailua aparkalekuan utziko dugu Txingudi Ekoetxera oinez joateko.

     

    Plaiaundi

     

     

    Ibilbidearen nondik norakoak

    Txingudi Ekoetxea  interpretazio zentrotik hasiko gara eremuaren inguruko informazioa jasotzera: 24 hektarea Txingudi paduran, 1998an berreskuratua.

    Bertatik, Irungo ingurumarien ibilbide zirkularra gozatzea dugu.

    Txingudi ekoetxeko eskuineko pistatik hasi eta 75 bat metro eginda ezkerretara biratu eta berriro ezkerretara San Lorenzo urmael ainguratzeko pista hartuko dugu. 800 bat metro eginda, eskuinetara hartuko dugu pasabide bat zeharkatuta behatokiraino.

    Handik Txingudiko ur-hegazti espezie ugari ikus ditzakegu.

    Pistara itzuliko gara Txoritegi zonaldeko urmael ainguratzeko, eta futbol-zelaia eskuinetara utziko dugu.

    Ezkerretara utziko dugu urmael geza, eta aurreraxeago txirritxo txikia bizi deneko irla artifiziala ikusiko dugu.

    Ibilbidean zehar hainbat informazio panel eta behatoki izango ditugu hezeguneko hegazti ugariak ikusteko.

    Jaitsi

    Azken aldaketako data: