Herrerías ibaiaren osinak (1 km)
Herrerías ibaia Arabako Lurralde Historikoaren ipar-mendebaldeko koadrantean dago, Arabako kantauriar eskualdeko Retes de Llanteno herriko lurretan, Ayala / Aiara udalerrian. Hara heltzeko, Amurriotik Retes de Llantenora doan A-624 errepidea hartuko dugu.
Ibilbidearen nondik norakoak
Retes de Llantenoko hiribarnea zeharkatu ondoren, bidean aurrera 54 kilometroan, ezkerretara dagoen pista hartuko dugu.
170 metrora ibai batera heldu eta , emariak uzten badigu, ubera zeharkatuko dugu.
Pistan 500 bat metro eginda landa bat zeharkatuko dugu ibaira heltzeko.
Bertan aurkituko ditugu osinak. Aurreraxeago, ibar-baso ederra eta ongi zaindua gozatzea dugu.
Jaitsi
Azken aldaketako data:


