Gai garrantzitsuen eskema 2009-2015
Gai Garrantzitsuen Eskema Plan Hidrologikoak egiteko UEZk eta Plangintza Hidrologikoaren Araudi berriak (907/2007 Errege Dekretua, uztailaren 6koa) ezartzen dituzten hiru etapetan bigarrena da. Helburua da uraren kudeaketaren arloan Demarkazioan gaur egun aurreikusi daitezkeen arazo nagusiak zehaztea, eta zehaztutako arazo horiek konpontzeko eta ingurumenaren arloan aurreikusitako helburuak lortzeko ekintza-estrategiak zehaztea.
Hori guztia hurrengo etaparen oinarri izan zen, Plan Hidrologikoa prestatzeko etapa, hain zuzen.
Euskal Autonomia Erkidego Barneko Arroen eremuko Uraren Kudeaketako Gai Garrantzitsuen Eskemako agiriak, Uraren Euskal Agentzian idatzitako zirriborroa agiriak 2007ko abenduaren eta 2008ko maiatzaren artean egindako parte hartze prozesuan oinarrituak egin dira.
Parte hartzeko prozesu horren diseinua bi ikuspegitatik jorratu da: bata, herritarrek parte hartzeko, jendarte osoari irekia; eta bestea, zehatzagoa, EAEko ur-baliabideak kudeatu, erabili eta zaintzen inplikazio handiena duten eragileen parte-hartzea bideratzeko.
Jendarteari irekitako parte hartzeko prozedura web orri batean oinarritu zen: sortu den informazio guztia jarri da, eta jendeak iradokizunak egiteko aukera eman zen. Prozedura zehatzagoan, eragile sozialek hartu dute parte, eztabaidarako 16 lantegiren bitartez, arro hidrografikoen ingurukoak eta bai arlokako gaien ingurukoak.
2008ko irailaren 2an EHAAen argitaratu zen, Ebazpena, 2008ko uztailaren 30ekoa, Uraren Euskal Agentziako zuzendari nagusiarena, honen bidez "Uraren kudeaketako gai garrantzitsuen eskema" izeneko agiriak kontsultarako jendaurrean jartzeko aldia hasi zela iragartzen zen: Ekialdeko Demarkazio Hidrografikoaren EAEko barne arroen esparruko Plan Hidrologikoaren Proiektua lantzeko prozesuarekin.
Jendaurreko informaziorako epea bukatu ostean alegazio-idazki bakarra jaso zen. Alegazio hauek aipatutako dokumentuetara gaineratu ziren eta azken emaitza esteka-eraskinetan topa daiteke.
Euskal Autonomia Erkidegoko barne arroen gai garrantsitzuen eskema onartu zuen, aplikagarriak zaizkion arauen arabera, Euskal Herriko Uraren-kontseiluak 2010eko maiatzaren 19an ospatu zuen bileran.
Horrez gain gai garrantzitsuen eskemaren eranskin bat prestatu zen Jendearen parte hartzeko prozesuaren elementuekin
Barne arroetan erabili den metodologia bera erabiliz erkidego arteko arroetarako ere agiriak egin ziren, Ebroko eta Kantauriko Konfederazioetara bidali zirenak. Horiek izango dira bi erakunde horiek egindako Uraren gaineko gai garrantzitsuen eskemei Euskal Autonomia Erkidegoaren egindako ekarpena .

