Joan edukira

Aguaque ur-jauzia(2,1 Km)

Aguaque ur-jauzia, Sabando ibaian,  Campezo / Kanpezu udalerriko Antoñanako lurretan dugu, Arabako Lurralde Historikoaren hego-mendebaldean. Ibilbidea herri horretan hasten da. Horretarako, Gasteiztik Kanpezura doan A-132 errepidea hartuko dugu.


Aguaque ur-jauzia. Cascada de Aguaqué

Ibilbidearen deskribapena

Aurreraxeago, pagoen protagonismoa nabari den basoan zehar, bidegurutze batera helduta, eskuineko bidetik joko dugu, lurzoruan irekita dagoen ubide txiki baten alboz albo, non Antoñanako baratzeak ureztatzeko urak doazen..

Handik aurrera, bidexka estu bati jarraituko diogu eta Sabando ibaiaren ohe den kareharrizko egitura ikusiko. Ibilbidean zehar, uraren soinuak salatuko digu ibaia gertu dugula gure eskuinera. Ibaia zeharkatu beharra dago, haitzartean, osin baten gainean amiltzen den ur-jauzia antzemateko.

Inguruetan, ibaiaren eskuin aldean atseden-gune bat dugu. Bertatik goza dezakegu kontserbazio egoera ona duen ibai tarte hori. Itzulerako bidea ibilbide beretik egin daiteke, edo bestela, ibaiaren ibilbideari jarraituta, beraren ezker aldean zehar doan bidexka batetik.

Aukera horrek ur-jauziak eta osin txikiak gozatzeko parada ezin hobea eskainiko digu.

Kilometro bat, gutxi gorabehera, egin eta gero, Oteoren eta Antoñanaren arteko lur-biltze pistaraino helduko gara. Bertatik, Izki mendien ikusgarritasuna izango dugu begien aurrean.

Pista horretan 800 bat metro egin eta gero, Antoñanako hirigunera garamatzaten karriketako bat har genezake.  

Jaitsi

Azken aldaketako data: