Joan edukira

    Plangintzaren hirugarren zikloaren Hasierako Dokumentuak (2022-2027)

    Hasierako dokumentuek plan hidrologikoen berrikuspenari hasiera ematen dioten agiri sorta osatzen dute. Prozesu hori bideratuko duten epe eta arauak deskribatzen dituzte eta era berean bertan aurki daitezke,  demarkazioaren azterlan orokorra; parte-hartze publikoa eraginkorra izateko antolaketa eta jarraitu beharreko prozedurak; eta dagozkien kontsulta-formulak.

    Kantauri Ekialdeko Demarkazio Hidrografikoaren Espainiako zatiko hidrologia-plangintzaren hirugarren zikloko Hasierako Dokumentu horiek Kantauriko Konfederazio Hidrografikoak eta URAk era bateratuan prestatu dituzte, demarkazioko administrazio hidraulikoak diren heinean. Dokumentu horietan biltzen diren ondorioak bideratuak daude plangintzaren hirugarren zikloaren hurrengo urratsak izango diren Gai Nagusien Eskema eta Plan Hidrologiko beraren berrikuspenerako oinarriak ezartzera.

    2018ko urriaren 19ko Uraren Euskal Agentziaren zuzendari nagusiaren Ebazpenaren bidez, kontsulta eta informazio publikora zabaldu dira, 6 hilabetez, Kantauri Ekialdeko Demarkazio Hidrografikoaren Euskal Autonomia Erkidego Barneko Arroei dagokionez. Era berean, parte-hartze saio publikoak egin dira agiriok interesdunei eta herritarrei luzatzeko.

    Kontsulta eta parte-hartze publiko horretan jasotako alegazio eta ekarpenak  aztertu eta ontzat hartutakoak txertatu ondoren, jarraian eskuragarri jarri diren behin betiko Hasierako Dokumentuak osatu dira.

    Dokumentazio-deskarga

    Hasierako dokumentuen Laburpen-agiria. (PDF, 4 MB) 

    Memoria. Gaztelaniaz. (PDF, 23 MB) 

    Memoriaren eranskinak