Joan edukira

    Feder 2014-2020

                                                                            

    Uraren Euskal Agentzia, Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailera atxikia dagoen zuzenbide pribatuko erakunde publikoa den heinean, Euskal Autonomia Erkidegoko 2014-2020rako EGEF (Eskualde Garapeneko Europako Funtsa) programa eragilean parte hartzen du honako ardatz hauen barnean:

    -5. Helburu tematikoa Klima aldaketara egokitzeko, arriskuak prebenitu eta kudeatzea izenburupean arrisku zehatzak prebenitu eta kudeatzeko inbertsioak sustatzera dator, larrialdian aurrean erresilientzia era kudeaketa sistemak garatzeko.

    -6. Helburu tematikoa Ingurumena kontserbatu eta babesteko, eta baliabideen erabilpen eraginkorra izenburupean lurzorua, eremu naturalak eta haien biodibertsitatearen kudeaketa babesa eta mantenimendua sustatzera dator, batez ere babestutako eremuetan, arazoak ekiditeko neurriak aintza hartuta, hala nola narriadura, gazitze, basamortutze, baso-soiltze edota lurzoruak materia organiko maila baxua izatea bezalako

    Proiektuak

    1. Feder 2014-2020
    2. Feder React-UE

    Araudia

    2013ko abenduaren 20an argitaratu ziren, Europar Batasuneko Aldizkari Ofizialean, 2014-2020 aldian aplikatuko diren Egitura eta InbertsioFuntsen (EIF) araudi berriak (guztiak Europako Itsas eta Arrantza Funtsak izan ezik).

    Espainiak bere esku ditu, 2014-2020 aldirako, honako Egitura Funtsak: Eskualde Garapenerako Europako Funtsa (EGEF), Europako Gizarte Funtsa (EGF), Landa Garapenerako Europako Nekazaritza Funtsa (LGENF) eta Europako Itsas eta Arrantza Funtsa (IAEF). Aldi horretan, Espainia jada ez da sartuko Kohesio Funtsean.

    Egitura Funtsen Kudeaketa Programa Eragileen bitartez gauzatzen da. Programa bakoitzak lehentasunezko ardatzak eta inbertsio lehentasunak ditu. Elementu horien guztien bidez garapen-estrategia diseinatzen da, eta hori programak irauten duen bitartean aplikatu beharko da. Programarekin finantzatu nahi diren proiektuak estrategia horren barruan sartu behar dira. Bakoitzaren izaera espezifikoaren arabera, Egitura Funts bakoitzak proiektu mota zehatz batzuk finantzatu ahal izango ditu. Europar Batasuneko funtsekin finantzatutako diru laguntzek hari dagozkion batasuneko arauak bete beharko dituzte, baita haiek garatzen dituzten nazioko arauak ere. Estatu kideak bere gain hartzen du esku-hartzeen finantza-kontroleko lehenengo erantzukizuna; beraz, estatu kide horrek Batasuneko Funtsen erabilera eraginkorra eta arauen araberakoa ziurtatzeko neurriak hartu beharko ditu, eta nazioko zein Batasuneko arauak betetzen dituela bermatu beharko du, finantza-kudeaketa zuzena lortuz eta gerta daitezkeen irregulartasunak aurreikusiz, hautemanez eta zuzenduz.

    Kudeaketa

    Finantzaketaren eskaera-orria

    Iruzurraren aurkako adierazpen instituzionala


    Jarraipena

    Araudia

    2014-2020 aldiko EGEF programa eragileen Ebaluazio Planak bi zati ditu:

    1. Ebaluazio bateraturako plana. Horrek biltzen ditu Europar Batasuneko Funtsen Zuzendaritza Nagusiak proposatzen dituen eta Ebaluazio Batzordean onartzen den programa eragile guztietan eragina duten elementu komunak edo orokorrak.
    2. EGEF Programa Eragile bakoitzaren berariazko Ebaluazio Plana. Autonomia erkidego bakoitzak proposatzen du plan horien edukia, eta programa bakoitzaren jarraipen-batzordeetan onartzen dira.

    Programazio-aldian zehar, ebaluazioak egin behar dira, programak sortze- eta gauzatze-prozesuaren kalitatea hobetzeko, bai eta horien eraginkortasuna, efizientzia eta eragina baloratzeko ere. Ebaluazio-jardueren emaitzak zabaldu behar dira interesa duten eragile guztien artean, programen kudeaketan integra daitezen sustatzeko eta jendearen eskura jartzeko.

    Araudia

    Europar Batasuneko araudiak komunikazioaren alorrean hainbat arau bete daitezen eskatzen du. Gaur egun, beharrezkoa da komunikazio-estrategia garatzea, hori sostengatzen duten neurrien ebaluazioa eta jarraipena egitea, baita ekintza hauen berri ematea ere, komunikazioaren alorreko jardunbide egokiak azpimarratuz eta funts europarren bitartez finantzatutako ekintza onenak aurkeztuz.

    Komunikazioaren arloan onuradunentzako gai praktikoen eskuliburua

    Eragiketen zerrenda


    Jardunbide egokiak

    2020 urtea

    2019 urtea

    2018 urtea

    2017 urtea


    EAEko 2014-2020 aldiko EGEF PROGRAMA ERAGILEKO ALBISTEAK


    Argazki lehiaketa


    Irteera-ekitaldia

    Azken aldaketako data: