Euskal Autonomia Erkidegoko ibaien egoera biologikoaren jarraipena egiteko sarea. 2023
Dokumentu-zerrenda
Xehetasunak

Euskal Autonomia Erkidegoko ibaien egoera biologikoaren jarraipena egiteko sarearen txosten honek, 2023. urtekoa, memoria txostena eta sintesia ditu.
Memoria txostenak hiru kapitulu ditu: Lehengo atalean erabilitako metodologiak biltzen dira, bigarrenean diagnosi orokor bat egiten da unitate hidrologiko bakoitzeko eta hirugarrenean diagnosia egiten da kalitate adierazleen arabera, unitate hidrologiko bakoitzeko.
Sintesi dokumentuak jasotzen ditu 2023ko txostenaren laburpena eta 2019-2023ko aldiko bilakaera.
Gainera, azterketan zehar lortutako datu gordinak Sareko Datu-basean daude bilduta.


