Joan edukira

    Laudioko San Juan errekaren uholdeei aurre egiteko lanen lizitazioa hasi da

    Argitalpen-data: 

    San Juan errekaren uholdeei aurre egiteko proiektuaren sekzioa
    • Helburua da San Juan errekak Zumalakarregi eta Goikoplaza artean duen hustubide-ahalmena handitzea; hartara, ur-goraldien aurrean segurtasuna areagotzeko 
    • "Nerbioi ibaiaren uholdeei aurre egiteko proiektua, Laudioko (Araba) hirigunetik igarotzen denean" proiektuan aurreikusitako jarduerekin koordinatutako jarduketa da

    URA-Uraren Euskal Agentziak, Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen, Iraunkortasun eta Ingurumen Sailari atxikiak, Laudioko San Juan errekan uholdeei aurre egiteko lanen proiektuaren lizitazioa hasi du;  Zumalakarregi eta Goikoplaza artean dagoen 150 metroko tarterako, hain zuzen ere. Azaldutako proiektuaren helburua da ura husteko ahalmena handitzea eta ur-goraldien aurrean segurtasuna areagotzea,  San Juan errekak Zumalakarregi eta Goikoplaza artean eta Nerbioi ibaiarekin duen elkargunean. Obrek 885.839,10 €ko (gehi BEZa) lizitazio-aurrekontua dute, eta 7 hilabeteko egikaritze-epea aurreikusten da.

    Nerbioi ibaiaren adarra den San Juan errekaren ezkerraldea oso antropizatuta dagoen sekzioa du azken zatian, eta ez du ahalmen hidrauliko nahikoa. Gainera, Nerbioi ibaiaren ur-laminaren kotak San Juan errekaren uraldien ur-laminaren kotetan eragina dute.

    Proiektua bi helburu ditu xede:

    • Alde batetik, ibai-tarteari ur-hustuketarako ahalmena handitzea: hartara, San Juan errekak 100 urteko errepikatze-denborako uraldiek eragindako uholde-arriskua saihesteko. 
    • Bestetik, San Juan errekari aire zabaleko ibilgu bat ematea, eta egungo ibilguak duen estaldura ordezkatu egingo da Goikoplaza kaleko bidegurutzean pasabide berri eta bakar batekin; aldi berean, tarte horren eta ibaiertzen paisaia eta ingurumena leheneratzea sustatzen da; gaur egun erabat degradatuta baitaude. 
    • Halaber, aurreikusitako bizitegi-garapen urbanistikoa burutzeko aukera ematen du, errekaren ibilguaren eta Baias kalearen artean.

    San Juan errekaren egokitzapen hidraulikoa eta ingurumen-egokitzapena egiteko proiektua diseinatzean, kontuan hartu dira "Nerbioi ibaia Uholdeei aurre egiteko Proiektua, Laudioko (Araba) hirigunetik igarotzen denean" proiektuaren aurreikuspenak. Proiektu horren jarduketa-eremua Nerbioi ibaiaren zatia hartzen du, Kurajoko pasabidearen eta Altzarrate zubiaren artean.

    Laudioko San Juan errekaren uholdeei aurre egiteko lanen lizitazioa - Licitación de las obras de defensa ante inundaciones del arroyo San Juan en Llodio