- Ekintza hauekin burutzea aurreikusita dago behin udalak beharrezko lurra eskaini eta dagokion aurrekontua eskuragarri dagoenean.
- Bi erakundeek osatutako akordioaren jarraipenerako Batzordearen zortzigarren bilera egin da uholdeei aurre hartzeko ekimenak sustatze aldera.
- URAk egin beharreko lanen aurrekontua 6,5 milioi euro inguru izango da.
- URAk Arangurenen uholdeei aurre hartzeko proiektua prestatuko du.
(Mapa elkarreragilea eta ortofotografía kontsultatu ezazu: GeoEuskadi n)
Horretarako, irtenbide hidrauliko orokor horrek honako mugarri hauek bete beharko ditu:
- El Charco zubia ordezkatzea sekzio hidrauliko handiagoko beste batengatik, ondoko eraikuntza kaltetu gabe. Zehazki, 41 metroko argia izango duen zubia, ibilguan oinarririk sarturik izango ez duena
- Desbideratze bidea edo bideratzeko kanal bat sortuko da kiroldegien eta Aretxagako sektorearen artean. Beldromoa okupatu egingo da urak altu datozenean bigarren ibilgu bat izango balitz bezala joka dezan. Kanal trapezoidal bat horrek ingurune berde bat sortuko du aisialdirako ur-baxuko garaietan, eta urak altu datozenean emariaren parte bihurtuko da.
- El Charco zubitik uretan gora ura hustutzeko sekzioa handitu egingo da, egoera onean dauden erriberetan eraginik izan gabe, eta urak zubi ingurura heltzea ahalbidetuz.
Ekintza sorta horrek el Carmeneko Mimetizeko eremua garbi utziko du lehentasunezko-fluxu eremua eta 100 urteko errepikatze-denborarako uholde-arriskugarritasunetik. Horretarako, aukeratutako behin-behineko irtenbideak bi helburu betetzen ditu:
- Lortzen du, lehentasuna duen azpiegitura den heinean, 100 urteko errepikatze-denborako uholdetik libre geratzea eta eraiki 500 urteko kotatik bakarrik eraiki ahal izango da.
- Egokitu egiten du proiektua araudiaren irizpideetara; edozein ekintza aurrera eraman baino lehen ekimen hidraulikoak prest egon beharko dira.
Ekintza horiek burutu ahal izateko Zallako Udalak URAren esku jarri beharko ditu horiek aurrera eraman ahal izateko lurra eta URA beharrezko aurrekontua izan beharko du obraren kontratazioaren izapideari hasiera eman ahal izateko. Hori dela-eta bilera horretan URAren konpromiso nagusia izango da lehentasuna ematea aurrekontu hori lortzeari.
Halaber URAk konpromisoa hartzen du Aranguren ingurunean uholdeei aurre hartzeko proiektua idazteko eta berretsi egiten du Zallako lanen lehentasuna Euskal Autonomia Erkidegoan osoan uholdeei aurre hartzeko egin beharreko ekintzen artean.