Mostrar Menú Mostrar Menú Utilidades Mostrar Menú Idiomas
Ur Agentzia - Agencia Vasca del Agua

Euskadi.eusen sartu

2017ko jarduera

Isurketa baimenak

Isurketa-baimenak izapidetuz zera lortu nahi da: jabari publikora egin beharreko isurketak zer baldintzatan egin daitezkeen ezartzea, ur-masen egoerari ahalik eta eraginik txikiena eragiteko. 

Uraren Euskal Agentziako arro-bulegoek ibilgu publikora isurtzen duten edota lurraldean infiltratzen duten depurazio-sistemen ikuskatzea egiten jarraitzen dute. 

2017ean isurketak baimentzeko edo berraztertzeko (indarraldia iraungitzean) 210 eskaera berri izapidetu dira, eta aurreko urteetan hasitako baimen-ebazpenik gabeko txosten ugari izapidetzen ere jarraitu dute. Bestalde, 189 isurketa-baimen ebatzi dira. 

Horrez gain partikularren, administrazioen edo enpresen 112 kontsulta jaso dira eta 66 erantzun, aurretik aipatutako arloetan egin beharreko ekintzei buruz. Beste alde batetik, partikularren 297 salaketa jaso dira lanak administrazio-baimenik gabe egiteagatik edota jabari publiko hidraulikoari eragiteagatik. 

2017an zehapen-txostenak abiararazteko 42 proposamen hasi dira. 

Halaber, 2017ean 34 zehapen-espediente ireki dira isurketen arloko indarreko legeria ez betetzearen ondorioz. 

Isurketa-erroldako datuen arabera, gutxi gorabehera 2.384 isurketa-baimenen jarraipena egin da, hondakin-uren araztegi (HUA) eta isurketa-puntu nagusien ustiaketa-txostenak aztertuz; arazketa-sistemak gaizki ibiliz gero, ur-jabari publikorako kaltegarri gerta daitezkeela aintzat hartuta. Batez ere, 2.000 biztanle baliokidetik gora duten populazioak izan dira kontuan. 

Ingurumeneko Baimen Bateratua 

Bestetik, ingurumena, oro har, babesteko helburuarekin 16/2002 Legeak Ingurumeneko Baimen Bateratuaren (IBB) kontzeptu berria sartu zuen: hartara, arroen bulegoetako isurketa-arloak esku hartu du IPPC legetik (Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuen Legea) eratorritako ingurumen-baimen integratuak izapidetzean. Hala hondakin-uren isuriei dagozkien txosten loteslearen errekerimendu eta proposamenetan, nola ingurumen-baimen integratuaren ebazpen-proposamenetan. 

2017ean zehar ingurumen-baimen integratuaren 21 ebazpen-proposamen berritan parte hartu dugu, eta 2 ebatzi dira, isurketa Ur Jabari Publikora edo Itsas Lehorreko Zortasun eremura egiten dutenak, eta horien jarraipena egiten ari gara.

Isurketak Kontrolatzeko Kanona

Ur-Jabari Publikora egiten diren isurketengatik isurketa kanona ordaintzen da, jabaria zaindu eta hobetzera bideratua. Gaur egun Uraren Euskal Agentziak Euskal Autonomia Erkidegoko barneko arroen kanona baino ez du likidatzen. 

Jarraian ikusgai isurketa-kontrolerako kanon horrekin aurreikusitako diru-sarreren eboluzioa.


 


 

boton_subir

Igo

delegaciones

Sare Sozialetan jarrai iezaguzu

Izena eman URAren buletina jasotzeko.

Jaso URA-ren berri guztiak zure email-ean.

DATUAK BABESTEARI BURUZKO OINARRIZKO INFORMAZIOA

Tratamendu-jarduera

INGURUMEN-AGENDA

Arduraduna

Uraren Euskal Agentzia.   Administrazio eta Zerbitzu Zuzendaritza

Helburuak

Ingurumen-gaiei lotutako argitalpenak bidaltzea, baita Uraren Euskal Agentzia antolatzen dituen ekitaldietarako gonbidapenak ere. Argitalpenak. Kontaktuak.

Legitimazioa

Interesdunaren adostasuna.

Tratamendua beharrezkoa da, interes publikoaren aldeko eginkizunen bat betetzeko edo tratamenduaren arduradunari emandako botere publikoak betetzeko jardunean.

1/2006 Legea, ekainaren 23koa, Urarena; 1/2001 Legegintzako Errege Dekretua, uztailaren 20koa, Uren Legearen testu bategina onartzen duena

Hartzaileak

Hirugarren bati ez zaio daturik emango, legez ezarrita dagoenean izan ezik.

Eskubideak

Interesdunaren eskubidea da bere datuak ikustea, zuzentzea, ezabatzea eta horien erabilera mugatzea edo ukatzea.

Informazio gehigarria

Datuen babesari buruzko informazio gehiago, honako web helbide honetan: www.uragentzia.euskadi.eus 

Uraren Euskal Agentziaren helburua, EAEn uraren arloko politika aurrera eramatea da.

  • EAEko ur-masen egoera ekologikoa hobetzea.
  • Kantitate eta kalitate oneko hornidura unibertsala lortzea.
  • EAEko saneamenduko planak amaitzea.
  • Uraren administrazio eraginkorra.
  • Uraren gaineko ikerketa eta aprobetxamendu iraunkorra egitea.

Premiazko kontaktua

Gertaera larrien kasuan (uholdeak, isurketak) mesedez jarri harremanetan SOS Deiarekin, 112 zenbakian
SOS Deiakoek martxan jarriko dute jarriko dute jarraitu behar den jokabidearen protolokoloa

Ura. Egoitza Nagusia

Orio Kalea, 1-3
01010 Vitoria-Gasteiz, Álava.

Tel.: +34 945 011 700
Fax.: +34 945 011 701

Mediterraneoko Arroen Bulegoa

Forondako Atearen kalea, 9
01010 Vitoria-Gasteiz

Tel.: +34 945 011 898
Fax.: +34 945 011 880

Mendebaldeko Kantauriar Arroen Bulegoa

Urkixo zumarkalea, 36 - 7. solairua
48011 – Bilbao

Tel.: +34 944 033 800
Fax.: +34 944 033 801

Ekialdeko Kantauriar Arroen Bulegoa

Intxaurrondo kalea, 70 - 1. solairua
20015 Donostia/San Sebastián

Tel.: +34 943 024 800
Fax.: +34 943 024 801

Laborategia

Errekalde industriagunea. Irubide eraikina 31
20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)

Tel.: +34 943 024 860
        
+34 943 024 861

Euskadi, auzolana