Mostrar Menú Mostrar Menú Utilidades Mostrar Menú Idiomas
Ur Agentzia - Agencia Vasca del Agua

Euskadi.eusen sartu

Ikuskaritza eta laborategia arloa

Urak Ikuskatzeko Arloa funtsezkoa da jabari publikoa kudeatzeko. Honako eginkizun hauek ditu: URA agentziako gainerako organoei jabari publikoa jasaten ari den presioaren berri ematea, ur-masen gaineko inpaktuak murrizteko tokian tokiko neurriak hartzea, eta izapidetzen ari diren emakida eta baimenetan ezarritako baldintzak betetzen direla egiaztatzea. 

2017an zehar, 7.305 ikuskapen egin dira: horietatik 4.247 isurketekin zerikusia dutenak; 2.849 ibai eta kostalde eremuan egindako jarduerekin; eta 209 ur-aprobetxamenduekin. 

2017ko jarduera txostena (PDF, 1 MB) 

Isurketak


Isurketei dagokionez, 3500tik gora, gehiengoa, isurketa-baimenen baldintzen betetze-mailaren kontrola egiteko dira ikuskapenak. Gainontzekoak baimenik gabeko isurketak atzemandakoan eta SOS Deiak-en jakinarazpenen ondoren kudeatutakoak dira. 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Nabarmentzekoa da, era berean, SOS Deiak erakundearen abisuen arreta-lana, edozein jardueratan baimenik gabe ibilgu publikora egindako ohiz kanpoko isurketei dagokienez. Bulegoko langileek arreta eskaini diete abisu horiei guztiei, gaueko edota eguneko edozein ordutan, lanegun zein jaiegunetan, eskaera guztiei erantzunez. 2017ean horrelako 449 abisuri eman zaie arreta.

 

 

Isurketa-ikuskapen lanon haritik,  URAk Lasarten duen laborategian 1.180 lagin aztertu dira 2017an. Horietako 519 lagin Ekialdeko Kantauriar Arroetan hartutakoak dira: 190 programatutako 190 lagin, hiri-aglomerazioetako laginketa-planeko beste 280, 42 isurketa anomalo eta  ikerketaren batean erabiltzeko 7 lagin. Bestetik, Mendebaldeko Kantauriar Arroetako beste 660 lagin aztertu dira: 382 programatutako laginketa; 197 hiri-aglomerazioetako laginketa-planei dagozkie; 58 isurketa anomalo eta 23 ikerketaren batean erabilia izateko. 

Besteak beste, honako parametro hauek aztertu ditugu: pH, SS, kolorea, eroankortasuna, OEK, solido sedimentagarriak, 05EB, nitrogeno amoniakala, nitritoak, nitratoak, sulfuroak, kloruroak, sulfatoak, metal osorako laginen digestioa, metal astunak, olio eta koipeak, zianuroak, fenolak, detergenteak, fosforoa guztira, fluoruroak, hidrokarburoak, alkalinotasuna, gogortasuna guztira, kaltzio-gogortasuna eta uhertasuna.

Administrazio hidraulikoaren Erakunde Lagun baten zerbitzuak kontratatu dira Mediterraneoko Arroetako Bulegoko langileek hartutako hondakin-uren laginen karakterizazio analitikoa egiteko. Erakunde horren bitartez 668 lagin aztertu dira, horietatik 124 aglomerazioetan laginak hartzeko planari dagozkio.


Lanak

Kostaldetik edota ibairen batetik gertu egindako jardueren ikuskapen-lanari dagokionez, gehiengoa lan-baimenen izapidetze, zein ezarritako baldintzak betetzen ote diren kontrolatzeko egiten da. 1800 ikuskapen baino gehiago dira; horietako 800 xede dute baimenetan ezarritako baldintzak aintzat hartu ote diren ziurtatzea.

Halaber, 600 ikuskapen inguru egin dira Itsaso eta Lehorraren arteko Jabari Publikoan eta Jabari Publiko hidraulikoan egiteko  proposatu izan diren ekintzetarako. 

Aprobetxamenduen ikuskapenari dagokionez, 137 ikuskapen egin dira; baita agorraldi-sasoian abiarazitako ur-emariak neurtzeko programa ere. 

Era berean, abiarazitako zehapen-prozedurek beharrezko egin izan duten ikuskapenak egin dira; eta, orohar, Jabari Publiko hidraulikoan eta Itsaso eta Lehorraren arteko zaintza- eta zortasun-eremuetan atzemandako erasanak erregistratu dira.

boton_subir

Igo

delegaciones

Sare Sozialetan jarrai iezaguzu

Izena eman URAren buletina jasotzeko.

Jaso URA-ren berri guztiak zure email-ean.

DATUAK BABESTEARI BURUZKO OINARRIZKO INFORMAZIOA

Tratamendu-jarduera

INGURUMEN-AGENDA

Arduraduna

Uraren Euskal Agentzia.   Administrazio eta Zerbitzu Zuzendaritza

Helburuak

Ingurumen-gaiei lotutako argitalpenak bidaltzea, baita Uraren Euskal Agentzia antolatzen dituen ekitaldietarako gonbidapenak ere. Argitalpenak. Kontaktuak.

Legitimazioa

Interesdunaren adostasuna.

Tratamendua beharrezkoa da, interes publikoaren aldeko eginkizunen bat betetzeko edo tratamenduaren arduradunari emandako botere publikoak betetzeko jardunean.

1/2006 Legea, ekainaren 23koa, Urarena; 1/2001 Legegintzako Errege Dekretua, uztailaren 20koa, Uren Legearen testu bategina onartzen duena

Hartzaileak

Hirugarren bati ez zaio daturik emango, legez ezarrita dagoenean izan ezik.

Eskubideak

Interesdunaren eskubidea da bere datuak ikustea, zuzentzea, ezabatzea eta horien erabilera mugatzea edo ukatzea.

Informazio gehigarria

Datuen babesari buruzko informazio gehiago, honako web helbide honetan: www.uragentzia.euskadi.eus 

Uraren Euskal Agentziaren helburua, EAEn uraren arloko politika aurrera eramatea da.

  • EAEko ur-masen egoera ekologikoa hobetzea.
  • Kantitate eta kalitate oneko hornidura unibertsala lortzea.
  • EAEko saneamenduko planak amaitzea.
  • Uraren administrazio eraginkorra.
  • Uraren gaineko ikerketa eta aprobetxamendu iraunkorra egitea.

Premiazko kontaktua

Gertaera larrien kasuan (uholdeak, isurketak) mesedez jarri harremanetan SOS Deiarekin, 112 zenbakian
SOS Deiakoek martxan jarriko dute jarriko dute jarraitu behar den jokabidearen protolokoloa

Ura. Egoitza Nagusia

Orio Kalea, 1-3
01010 Vitoria-Gasteiz, Álava.

Tel.: +34 945 011 700
Fax.: +34 945 011 701

Mediterraneoko Arroen Bulegoa

Forondako Atearen kalea, 9
01010 Vitoria-Gasteiz

Tel.: +34 945 011 898
Fax.: +34 945 011 880

Mendebaldeko Kantauriar Arroen Bulegoa

Urkixo zumarkalea, 36 - 7. solairua
48011 – Bilbao

Tel.: +34 944 033 800
Fax.: +34 944 033 801

Ekialdeko Kantauriar Arroen Bulegoa

Intxaurrondo kalea, 70 - 1. solairua
20015 Donostia/San Sebastián

Tel.: +34 943 024 800
Fax.: +34 943 024 801

Laborategia

Errekalde industriagunea. Irubide eraikina 31
20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)

Tel.: +34 943 024 860
        
+34 943 024 861

Euskadi, auzolana