Ibilguen leheneratze eta zaintza

EAEn 147 ibai ditugu: urteko, bataz beste, 5300 HM3 ur garraiatzen dute. Hots, gure lurraldean prezipitatzen den
eta lurruntzen ez den ur-kopuruaren erdia baino gehiago. Jakina ibaiak ez dira ubide hutsak; aitzitik, ekosisteman balio
handiko eginkizunak betetzen dituzten izakiak dira. Hori dela-eta, Uraren Euskal Agentziak ingurumen aldetik ibaien ibilguen
egoera hobea izan dadin, lehengoratze eta zaintza taldea dauka.

Uholde-arriskugunea

Ibai, erreka, urmael, aintzira eta abarren ezohiko ur-goraldiek estaltzen duten eremuari deritzo uholde-arriskugunea.
Hau da, ohiko ibilgu arruntaz haratagokoa. Teorian, aparteko ur-goraldiek estaliko luketen eremuraino mugatzen da;
beste era batera esanda, 500 urteko errepikatze-denborarako uraldiak hartuko lukeen eremuaz ari gara.
Hots, 500 urtean behingertatzeko probalitatea duen horixe.

Zortasun-eremua

Lehenengo 5 metroko eremuari zortasun-eremua deritzo. Ertzeko zonalde honetan murrizten dira gehien erabilerak.
Egin kontu erabilerak murrizteak xede argia duela: ingurune urtarraren babesa, igarotze publikoa bermatzea eta
zaintza-zerbitzuak, ibai-arrantzako jarduerak, pertsonen edo ondasunen salbamendua, itsasontziak lehorreratzea eta
lotzea, noizean behin edo behar izanez gero, eta ibilguetatik ateratako elementu materialak aldi baterako gordetzea.
Ibilguak babesteko eremuaren zati bat denez, erabilera mugatua du jabari publiko hidraulikoari kalte egiten dion zerbaitek.
Horrexegatik ez dago eremu horretan eraikitzerik.
Hurrengo 100 metroetan, zorua erabiltzeko baldintza bereziak jartzen dira; hala nola, erliebea alda ditzaketen
erabilerak mugatu, edota agregakinak erauztea murriztu. Bermatu beharra dago erabilerak bateragarriak izatea
uholde-arriskuguneetan, aldian-aldian, errepikatzen diren ur-goraldiekin.

Uraldi arrunt maximoaren maila

Uraldi arruntetan ibaiak hartzen duen maila maximoa, ohiko kopurutan euria egiten duen urteetan.
Beste era batera esanda, azken 10 urteotako uraldi nagusien ur-mailen bataz bestekoa.

Ibaiaren ibilgua

Uraldi arrunt maximoak estaltzen duen lur-eremuari deritzo ibilgua. Alegia, ur gutxiko ibilgua, nahiz
erriberak barne. Ibilgua zein erriberak Jabari Publikoaren barnean dira; hortaz, ezin da eremu hori
erosi edota saldu; eta ondorioz, haren erabilerak nahiz okupazioak aurretiaz baimena behar dute,
ezinbestean. Eremu horrek lehenetsita ditu babesa eta ingurumenaren hobetzea. Halaber, oreka geomorfologikoa
bultzatu behar da, bai eta ibaiertzeko ekosistema babestea, ur altuen emariak ijezteko eta garraiatzeko
gaitasuna eta sedimentazioaren eta higaduraren arteko oreka ere.

Erribera

Erribera deritzogu ur gutxiko sasoiko korrontearen laminaren mailatik gora, ibilguaren aldamenetan, uraldi arrunt bateko
laminaren mailarainoko tarteari. Bai ibilgua, bai erriberak jabari publikoa dira; eta, bertan oro har, ingurunearen babesa
lehenetsi behar da; beren beregi, erriberako tokiko landarediaren jarraitasuna. Egoera idealean, ibilguak eta erriberek
beren barnean behar lituzkete izan galeria basoak, osinak, ibilguan metatutako zurak, agregakinak eta abar. Bai eta
ibaiak berak dituen sedimentu eta elikagaiak, eta, jakina, bere baitan bizi diren izaki bizidun ugariak

Ertza

Erriberak bukatzen diren horretan hasten dira ertzak: jada, jabari pribatua. Halere, baldintzatuak izan behar dute
bai lehenengo 100 metroetan balizko erabilerak zein habitatak eta natura babesteko baldintzekin zerikusia duten
jabari publiko hidraulikoaren babes-eremuak, aparteko goraldietan lursail horietako asko ur azpian gelditzekoak baitira.
.
Xehetasun gehiago jakiteko
sakatu botoiak.

Ibaiaren atalak

"Ibaia elementu geografiko bat baino askoz gehiago da; mapa zeharkatzen duen lerro edota lurraldearen eremu
finko bat baino gehiago. Ezinezkoa da soilik ikuspuntu geografiko edota topografiko batetik hartzea. Ibaiak
berezkoa du bizia, indarrez eta mugimenduz blai dena. Izaki erabat aldakorra." Earl B. Phelps.
IBAIAREN PROFILA
Zaintza-eremua
100m
Zaintza-eremua
100m
Ikusi eremua, handituta

Ibaiaren atalak