Helburua
Uraren Euskal Agentziaren helburua, EAEn uraren arloko politika aurrera eramatea da.
Uraren Euskal Agentziaren jarduketa-ildo nagusiak honako norabide hauetara zuzenduta daude:
- EAEko ur-masen egoera ekologikoa hobetzea.
- Kantitate eta kalitate oneko hornidura unibertsala lortzea.
- EAEko saneamenduko planak amaitzea.
- Uraren administrazio eraginkorra.
- Uraren gaineko ikerketa eta aprobetxamendu iraunkorra egitea.
- Uraren arloko teknologi berrikuntza sustatu eta bultzatzea.
- Uraren kudeaketan inplikatuta dauden giza-baliabideen maila hobetzeko informazioa eta prestakuntza antolatzea.
- Uraren arloan milurteko helburuak lortzeko nazioarteko ekimenetan parte hartzea.
Agentziaren egitura eta funtzionamendua bat datoz antolamendu juridiko komunitariotik eratortzen diren eskakizunekin, eta administrazioek eta erabiltzaileek eratzen duten antolamenduan oinarritzen da, uraren arloan tokiko erakundeek dituzten eskumenak errespetatuz.
Euskara
Euskara planen bidez, Uraren Euskal Agentziak euskararekin lotutako gai guztiak kudeatzen ditu.
Ildo horretatik, URAk VI. Plangintzaldiko (2018-2022) Eusko Jaurlaritzan Euskararen Erabilera Normalizatzeko Plan Nagusian oinarrituta diseinatu du Euskara Plana.
Helburu nagusia da euskara lanerako hizkuntza integrala izatea, hau da: zerbitzu hizkuntza herritarrekin, harreman hizkuntza gainontzeko administrazioekin, eta agentzia barruko lan hizkuntza.
Emakumeen eta Gizonen Berdintasuna
|
Uraren Euskal Agentziak bere jarduera esparruan genero ikuspegia txertatzeko lanean ari da. Agentziaren Berdintasun arloko lege-esparrua 4/2005 LEGEA, otsailaren 18koa, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerakoa da. Legeak ezartzen duen bezala, URAk 2015. urtetik baditu berdintasuna bultzatzeko egiturak. Era berean, eta EAEn indarrean dagoen Berdintasunaren Planak aurreikusten duenarekin bat eginez, URAk bere berdintasunerako planak ditu. 2018ko maiatzetik Emakunderen Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Lankidetza Erakundea gara. |
![]() |