1. urratsa: Laginketa-puntuak aukeratu. | |
A aukera. Ezkerreko zonaldeko goitik beherako menuen bidez. Ezinbestekoa: laginketa-puntuak aukeratzea, irizpideak konbinatuz. "Laginketa-izena" irizpidea hutsik utziz gero, aukeratu dituzun gainerako iragazkien araberako laginketa-puntuak kargatuko dira. |
|
B aukera. Geografia-bisorearen aukeraketa-tresnaren bidez. Aukeraketa-erremintaren bidez, kontrol-puntuak aukeratu daitezke mapan, A aukerako irizpideak kontuan izan gabe. |
|
Aukeraketa-emaitzak: eskuineko zonaldean agertzen dira. | |
2. urratsa: Parametroak aukeratu. | |
Lehen urratseko laginketa-puntuak aukeratu eta gero, ezinbestekoa da parametroak aukeratzea, ezkerreko zonaldeko goitik beherako menuetan diren irizpideak konbinatuz. "Parametro-izena" irizpidea hutsik utziz gero, aukeratu dituzun gainerako iragazkien araberako parametroak kargatuko dira. |
|
3. urratsa: Datuak ikusi. | |
Gutxienez laginketa-puntu bat eta parametro bat aukeratu ondoren, datuak ikusgai izango dira honako botoi hau sakatuz gero. | |
4. urratsa: Aukeratu kontsulta-aldia. | |
Datuak jasotzeko, kontsulta-aldiaren hasiera- eta amaiera-data aukeratu. | |
Beheko atalean, laburbilduta agertuko dira 1. eta 2. urratsetan egindako aukeraketa. | |
5. urratsa. Emaitza analitikoak eta informazio geografikoa. | |
Emaitza analitikoak taula batean islatzen dira pantailan. | |
Gainera, informazio geografikoa (laginketa-puntuak) kontsultatu ahal izango da. | |
6. urratsa. Datuak esportatu. | |
Emaitzak xml; xls edota pdf-ra esportatu daitezke edo grafiko-dinamiko eran ikusi | |