Joan edukira

    Lurpeko urei hurbilketa

    Lurpeko urei hurbilketa

    Gure planetan izotza ez den ur geza guztitik, %96 inguru gure oinen azpian dago, lurpeko ur moduan. Prezipitzaiotik dato, hau da, atmosferatik datorren eta lurraren gainazalean erortzen den euritik, elurretik, elur-uretatik eta kazkabarretatik.

    Ebaporatzen ez den ura, ibai eta lakuetara ez doana, eta landaretzak edo lurzoruak xurgatzen ez dutena, lurperantz doa grabitateari esker, bidean topatzen dituen materialeen permeabilitatea aprobetxatuz, naiz harea, naiz legarra edo haitz ezberdinak izan. Ura mantso-mantso mugitzen da harrietatik, mota ezberdinetako akuiferoak sortuz eta mendiko iturri txikiak edo iturburu handiak eratuz.

    Lurpeko urak, garbiak izan ohi dira hasieran, baina ibai eta lakuen antzera, beren kalitatea eta kantitatea izorra lezaketen presioa jasaten dute. Ongarri eta pestizidek, hala nola industri- eta hiri-isurketek, mehatxua dira. Kontrolik gabeko eta gehiegizko ustiaketa ere arazoa dira.

    Lurpeko uren ezagutza, beraz, interesgarria da hobeto balioetsi eta babestu ditzagun.

    Iturria: Lurpeko urak. Arabako iturburu Esanguratsu batzuen ezagutzari hurbilketa