Mostrar Menú Mostrar Menú Utilidades Mostrar Menú Idiomas
Ur Agentzia - Agencia Vasca del Agua

Euskadi.eusen sartu

Aurreko txostenak

90. hamarkadaren hasieratik, informazioa garrantzitsua EAEko ibai-ekosistemen egoerarik buruz, betiere Uraren Esparru Zuzentarauak eskatzen dituen estrategiekin alderatu daitezkeen metodologiak erabiliz.

Uraren Euskal Agentziak ibaien egoerari jarraipena egiteko bi programa lantzen ditu, bata egoera biologikoa aztertzen duena, eta bestea egoera kimikoa neurtzen duena.

Hemen aurkezten diren txostenek egitura berdina dute, bi zatiz osatua: Emaitzen memoria ebaluaketa egiteko erabilitako metodologiak azaltzen dituena, emaitzen ebaluaketa eta urteetan izan duen bilakaera; Laburpen agiria kanpainaren jarduerak laburbiltzen dituena, laburki emaitzen inguruan hitz egiten duena eta bilakaera aztertzen duena.

EAEko ibaien egoera biologikoaren jarraipena egiteko sarea: 20182017 2016, 2015, 201420132012, 20112010, 2009, 2008

EAEko ibaien egoera kimikoa jarraipena egiteko sarea: 201820172016, 201520142013, 2012, 20112010, 2009, 2008

90. hamarkadaren hasieratik,informazioa garrantzitsua batzen da EAEko ibaiadar eta kostaldeko ekosistemen egoerarik buruz, betiere Uraren Esparru Zuzentarauak eskatzen dituen estrategiekin alderatu daitezkeen metodologiak erabiliz.

Lurrazaleko uren sare orokorraren barruan Uraren Euskal Agentziak "Trantsizio-uren eta itsasertzeko uren egoera ekologikoaren jarraipena egiteko" sarea dauka, ur masa horien egoera ekologikoa eta kimikoa aztertzeko.

Txosten hauek azken urteetan jarraipen programa honetan egindako lana islatzen dute eta guztiek bi bi zati dituzte: Emaitzen memoria, azaltzen dituena ebaluaketan erabilitako metodologiak, emaitzen ebaluaketa eta bilakaera historikoa;  eta laburpen txostena. kanpaina bakoitzaren jarduerak laburbiltzen dituena eta laburki azaltzen dituena kanpainaren emaitzak eta emandako bilakaera.

Trantsizio uren eta itsasertzeko uren egoeraren jarraipena egiteko sarea: 2018201720162015, 2014, 2013, 2012,2011, 2010,2009, 2008, 2007

 

EAEko azaleko uren egoeraren jarraipena egiteko sare orokorraren barruan, 2001/2001 ziklo hidrologikoaz geroztik, lehen Ingurumen eta Lurralde Antolamendu saila, eta gaur egun Uraren Euskal Agentziaren bitartez, kontsolidatu egin da  Eukal Autonomia Erkidegoko laku eta hezegune nagusien jarraipena egiteko sarea, Uraren Esparru Zuzentarauak xedatukoari jarraiki (2000/60/EE).

Hemen aurkezten diren txostenak  laku eta hezeguneen egoera ekologikoaren azterketaren azken bost urteen ebaluaketa islatzen dute:

Euskal Autonomia Erkidegoko Lurpeko urak kontrolatzeko sareak urtean behin egiten dituen txostenen bitartes ezagutzera ematen dira EAEko lurpeko ur masen egoera kimiko eta kuantitatiboaren ebaluaketan zehar egindakoak.  Ondorengo izenburupean laburbiltzen dira.

  • Lurpeko urak kontrolatzeko oinarrizko sarea: 1998an sorturako sarea aldagai hidrologiko esanguratsuenak kontrolatzeko (kantitatea eta kalitatea) denboran zehar eman diren joerak zehaztu ahal izateko puntu adierazgarrienetan.  Horrek dakar: etengabe erregistratzea egoera kuantitatiboaren aldagai esanguratsuak (zundaketetan maila piezometrikoak, edo emariak iturburutan); bi hilabetero kontrolatzea egoera kimikoaren aldagai esanguratsuak (fisikokimika orokorra)

  • Jarraipenerako programa osagarriak. oinarrizko sarea osatzen dutenak helburu zehatzagoekin: substantzia arriskutsuen kontrola (2007tik martxan) plagizidak (2008tik martxan) Nitratoen poluzioaren aurrean urrakorrak  diren eremuen jarraipena (1998tik martxan) eta beste jarduera batzuk.

  • EAEko lurpeko uren egoera kimikoaren ebaluaketa

 

Nekazaritzako nitrato-kutsadura jasateko arriskupeko eremuen jarraipena egitea 91/676/EEE Zuzentarauaren 5. artikuluak ezartzen duen betebeharra da. Xedea da nitrato pilaketaren bilakaera ezagutzea eta ezarritako neurrien eraginkortasuna neurtzea.

1998tik aurrera Uraren Euskal Agentziak nekazaritzako jardueretatik ateratzen diren nitratoek ura kutsatzeko arriskua duten guneen jarraipena egiten dihardu, emaitzak urtero ezagutzera emanez. Gaur egun Euskal Autonomia Erkidegoan, orotara, 5 eremu kaltebera zehaztu dira (3 Gasteizko Unitate hidrologeologikoan eta 2 Miranda de Ebroko lurpeko ur masa alubialean). 

Honako hauek dira azken urteetan aurkeztutako txostenak harremana duen informazio osagarriarekin batera.

Giza kontsumorako erabiltzen diren ur-masen hartuneak Zona Babestuen Erregistroan barne hartu dira, giza kontsumorako uraren kalitatea eta kantitatea zaintzeko eta babesteko helburuarekin.

Osasunaren arloko agintariek, ingurumen-osasunaren eta kontsumorako uren osasunaren esparruan, eta Eremu Babestuen Erregistroko hartuneak barne hartuta, Euskal Autonomia Erkidegoko kontsumorako urak kontrolatzeko eta zaintzeko sarea   eta EAEko Kontsumoko Uren Informazio Sarea ezarrita ditu.

1341/2007 Errege Dekretuak, urriaren 11koak eta bainurako uren kalitatearen kudeaketari buruzkoa honako hau xedatzen zuen.

  • Osasun arloko agintaritzaren ardura da EAEko bainurako eremuen osasun-zaintza. Bainurako eremuen kalifikazioak, analisien emaitzak eta beste txosten nazional eta europar batzuk Bainurako Uren Informazio Sistema Nazionalean (NÁYADE) eskura daitezke.
  • Ingurumenaren arloko agintaritzaren ardura da bainurako uren eremuen profilak zehaztu eta berrikustea. Uraren Euskal Agentziak, 2009tik aurrera, EAEko bainurako uren eremuen profilak zehaztu eta hainbat berrikuspen egin ditu: 2009, 2011.
  • Bestalde Uraren Euskal Agentzia 2012. Urtean, trantsizio eta konstaldeko uren egoeraren jarraipena egiteko daukan programaren barruan hasi egin da EAEko kostaldean kokatzen diren bainurako eremuen ingurumen-kontrola egiten.

Jarraipen-program orokorren osagarri gisa, Uraren Euskal Agentziak azterlan espezifikoak ere egiten ditu. Lan horien bidez, ingurumen-helburuak lortzeko eragina duten arazo desberdinei buruzko diagnostiko zehatza ematea da helburua.  Ondoren, aurreko urteetako lan hauen emaitzak aurkezten dira:

Kutsatzaile zehatzen azterketa Ibaizabal trantsizioko ur masan.

TBT-aren (Eztainu Tributilo) kutsaduraren azterlana Bidasoako trantsizioko ur masan

boton_subir

Igo

Homa - URA - Uraren Euskal Agentzia

Sare Sozialetan jarrai iezaguzu

Izena eman URAren buletina jasotzeko.

Jaso URA-ren berri guztiak zure email-ean.

DATUAK BABESTEARI BURUZKO OINARRIZKO INFORMAZIOA

Tratamendu-jarduera

NEWSLETTER

Arduraduna

Uraren Euskal Agentzia.   Administrazio eta Zerbitzu Zuzendaritza

Helburuak

Ingurumen-gaiei lotutako argitalpenak bidaltzea

Legitimazioa

Interesdunaren adostasuna.

Tratamendua beharrezkoa da, interes publikoaren aldeko eginkizunen bat betetzeko edo tratamenduaren arduradunari emandako botere publikoak betetzeko jardunean.

Hartzaileak

Hirugarren bati ez zaio daturik emango, legez ezarrita dagoenean izan ezik.

Eskubideak

Interesdunaren eskubidea da bere datuak ikustea, zuzentzea, ezabatzea eta horien erabilera mugatzea edo ukatzea.

Informazio gehigarria

Datuen babesari buruzko informazio gehiago, honako web helbide honetan: www.uragentzia.euskadi.eus 

Uraren Euskal Agentziaren helburua, EAEn uraren arloko politika aurrera eramatea da.

  • EAEko ur-masen egoera ekologikoa hobetzea.
  • Kantitate eta kalitate oneko hornidura unibertsala lortzea.
  • EAEko saneamenduko planak amaitzea.
  • Uraren administrazio eraginkorra.
  • Uraren gaineko ikerketa eta aprobetxamendu iraunkorra egitea.

Premiazko kontaktua

Gertaera larrien kasuan (uholdeak, isurketak) mesedez jarri harremanetan SOS Deiarekin, 112 zenbakian
SOS Deiakoek martxan jarriko dute jarriko dute jarraitu behar den jokabidearen protolokoloa

Ura. Egoitza Nagusia

Orio Kalea, 1-3
01010 Vitoria-Gasteiz, Álava.

Mediterraneoko Arroen Bulegoa

Forondako Atearen kalea, 9
01010 Vitoria-Gasteiz

Mendebaldeko Kantauriar Arroen Bulegoa

Urkixo zumarkalea, 36 - 7. solairua
48011 – Bilbao

Ekialdeko Kantauriar Arroen Bulegoa

Intxaurrondo kalea, 70 - 1. solairua
20015 Donostia/San Sebastián

Laborategia

Errekalde industriagunea. Irubide eraikina 31
20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)

Euskadi, auzolana