Uraren Euskal Agentziaren informazio geografikoko bisorea
Uraren Euskal Agentziaren informazio geografikora sarbiderik errazena bisorea da. Tresna honekin erabiltzaileak Uraren Euskal Agentziak sortutako informazio geografikoa eskuratzen du. Bisorearen ezaugarri nagusiak soiltasuna eta azkartasuna dira. Gainera bisoreak bistaratu, bilatu eta inprimatzeko oinarrizko tresnak ditu eta WMSko kanpo-zerbitzuak erabiltzea ahalbidetzen du.
Oraingoz, ondorengoa da eskuragarri dagoen informazioa: Lurrazaleko urak, uholde-arriskuaren kartografia, ILJParen mugatzeak, lurrazaleko zein lurpeko uren jarraipen-sareak, babespeko eremuen eta Zebra muskuiluak eragindako eremuen erregistroak.
Ekialdeko Demarkazio Hidrografikoko Plan Hidrologikoaren informazio geografikoaren bisorea
Bisore honek 2015-2021 Kantauri Ekialdeko Demarkaziorako Plan Hidrologikoari buruzko informazio geografikoa eskaintzen du.
EAEko barne arroetako emari ekologikoen erregimena ezartzeko hitzartze prozesuaren bisorea
Uraren Euskal Agentziaren bisore honek xede du Hitzartze Prozesuan zehar ezartzear diren gutxienezko emari ekologikoen berri ematea. Hartara, bisorearen erabiltzaileak, ibai edota erreka bateko zein-nahi puntutan, emari horiek — Plan Hidrologikoaren Araudiak aurreikusitako, tartekatze prozeduraz definituak— zeintzuk diren ikusgai izango ditu,(urtarrilaren 8ko/2016 Errege Dekretuaren I. Eranskinaren 13.4 puntuan)
Azken aldaketako data: