Mostrar Menú Mostrar Menú Utilidades Mostrar Menú Idiomas
Ur Agentzia - Agencia Vasca del Agua

Euskadi.eusen sartu

2018ko jarduera

Barne arroei dagokionez, Kantauriar Arroen Bulegoetan ur-aprobetxamenduen txostenen izapidetzean, eta haien jarraipen eta kontrolean lan egiten da. 2018an zehar, 60 txosten berri abiarazi dira aprobetxamenduei buruzkoak (emakidak edota erabilera pribatiboak), eta 232 ebatzi dira. 

Beste alde batetik, denbora tarte horretan, aprobetxamenduak erregularizatzeko 59 txosten abiarazi dira (titularra edota ezaugarriak aldatzeko, zein iraungitzeko). 152 ebatzi dira guztira, eta horietako 128, iraungitzeekin zerikusirik izan dute. 

Agentziari ur-aprobetxamenduen inguruan egindako kontsulten ondorioz, 64 espediente abiarazi dira epealdi honetan eta 50 erantzun dira. 

Azkenik, indarrean den araudi-esparruak zedarritutakoari jarraiki, ur-aprobetxamenduei buruzko 30 salaketa jaso eta gero, 25 zehapen-txosten proposamen hasi dira.


Uraren kanona

EAEn uraren kontsumo edo erabilerari uraren kanonaren zerga ezartzen zaio. Kanon horrek Plangintza Hidrologikoaren helburuak lortzea du xede. 

Zerga horrek uraren egiazko edo ustezko kontsumoa zergapetzen du EAEn, uraren erabilerak ingurumenari eragin diezaiokeen eraginagatik. Hain zuzen ere, honako hauei ezartzen zaie kanona: 

A Hirugarren batzuek hornituak izan arren, erabiltzailearen ur-kontsumoari. 

B Azaleko uraren kontsumoa, lurpeko, euri-urak edo isurketak, itsaso edo beste erabiltzaile batzuek zuzenean egindako beste iturri baten ur-hartzeaz gain. 

C Uraren kontsumoa edo erabilera edozein dela ere, jatorria edo hornikuntza iturriak kontuan hartu gabe, produkzio-erabilerarekin lotuta dagoen ala ez, kontratatutako ziurtagiriak neurtu eta fakturatzen den ala ez. 

Uraren Kanonaren zerga-tasa 6 zentimokoa da kontsumitutako m3 bakoitzeko (1.000 litroko). 

Salbuetsita dauden hainbat erabilera badira; horien artean nabarmenena etxeko erabilera (hainbat azterlan egiteko zain dagoen aplikazioa). Bestalde, hobariak ere eska daitezke, eta hainbatetan zerga-oinarriaren %95era irits daitezke. 

Diru-bilketa 

2019. urtearen hasieran, guztira 1.904.430€ra iritsi dira 2018. ekitaldian Uraren Kanonagatik bildutako diru-sarrerak. Hala ere, litekeena da zenbateko hori denbora gutxi barru nabarmen handitzea, aurreko zenbatekoen antzekoetara heldu arte, 2018ko ekitaldian guztira 2.552.197€. bilduko direla uste baita (horietatik 137.000€ kendu beharko dira, konpentsatzeko gastuak izateagatik).

 

*1: behin behineko kopurua, denboraldiaren likidazioa bikatzerakoan igotzea aurreikusten da

Uraren erabileren inbentarioa

Uraren Euskal Agentziaren Uraren Erabileren inbentarioan (UEA) biltzen da EAE mailan uraren aprobetxamenduaren inguruko informaziorik esanguratsuena, kontuan izan gabe bere egoera administratiboa edo eskumen-eremua. Helburua da kontsultak egin ahal izatea eta lortutako informazioa esportatzea. Datu-biltegi horrek kontsultak egitea eta lortutako emaitzak ateratzea ahalbidetzen du.

boton_subir

Igo

Homa - URA - Uraren Euskal Agentzia

Sare Sozialetan jarrai iezaguzu

Izena eman URAren buletina jasotzeko.

Jaso URA-ren berri guztiak zure email-ean.

DATUAK BABESTEARI BURUZKO OINARRIZKO INFORMAZIOA

Tratamendu-jarduera

NEWSLETTER

Arduraduna

Uraren Euskal Agentzia.   Administrazio eta Zerbitzu Zuzendaritza

Helburuak

Ingurumen-gaiei lotutako argitalpenak bidaltzea

Legitimazioa

Interesdunaren adostasuna.

Tratamendua beharrezkoa da, interes publikoaren aldeko eginkizunen bat betetzeko edo tratamenduaren arduradunari emandako botere publikoak betetzeko jardunean.

Hartzaileak

Hirugarren bati ez zaio daturik emango, legez ezarrita dagoenean izan ezik.

Eskubideak

Interesdunaren eskubidea da bere datuak ikustea, zuzentzea, ezabatzea eta horien erabilera mugatzea edo ukatzea.

Informazio gehigarria

Datuen babesari buruzko informazio gehiago, honako web helbide honetan: www.uragentzia.euskadi.eus 

Uraren Euskal Agentziaren helburua, EAEn uraren arloko politika aurrera eramatea da.

  • EAEko ur-masen egoera ekologikoa hobetzea.
  • Kantitate eta kalitate oneko hornidura unibertsala lortzea.
  • EAEko saneamenduko planak amaitzea.
  • Uraren administrazio eraginkorra.
  • Uraren gaineko ikerketa eta aprobetxamendu iraunkorra egitea.

Premiazko kontaktua

Gertaera larrien kasuan (uholdeak, isurketak) mesedez jarri harremanetan SOS Deiarekin, 112 zenbakian
SOS Deiakoek martxan jarriko dute jarriko dute jarraitu behar den jokabidearen protolokoloa

Ura. Egoitza Nagusia

Orio Kalea, 1-3
01010 Vitoria-Gasteiz, Álava.

Mediterraneoko Arroen Bulegoa

Forondako Atearen kalea, 9
01010 Vitoria-Gasteiz

Mendebaldeko Kantauriar Arroen Bulegoa

Urkixo zumarkalea, 36 - 7. solairua
48011 – Bilbao

Ekialdeko Kantauriar Arroen Bulegoa

Intxaurrondo kalea, 70 - 1. solairua
20015 Donostia/San Sebastián

Laborategia

Errekalde industriagunea. Irubide eraikina 31
20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)

Euskadi, auzolana