Kantauri Ekialdeko Plan Hidrologikoaren berrikuspena. 2021-2027
Kantauri Ekialdeko Demarkazio Hidrografikoko 2021-2027 Plan Hidrologikoa gauzatzeko bigarren zikloko plan hidrologikoaren berrikuspena eginda, Urtarrilaren 8ko 1/2016 Errege Dekretuaren bitartez onartu zena.
Kantauri Ekialdeko Demarkazio Hidrografikoren Plan Hidrologiko hau bi eskumen-eremutan egindako plan hidrologikoen bategite harmonikoaren bitartez egin da. Batetik, Euskal Autonomia Erkidegoaren eskumen-eremua, hau da, Barneko Arroak, bertako plangintza Uraren Euskal Agentziaren ardurapean dagoena; eta, bestetik, Estatuaren eskumen-eremua, hots, Erkidego arteko Arroak, plangintza Kantauriko Konfederazio Hidrografikoaren esku dagoena.
Ondoren Kantauri Ekialdeko Demarkazio Hidrografikoaren 2021-2027 Plan Hidrologikoa egiteko jarraituko diren faseak azaltzen dira:
Kantauri Ekialdeko Demarkazio Hidrografikoaren Euskal Autonomia Erkidegoko Barneko Arroen Eremua
Uraren Esparru Zuzentarauaren plangintza prozesuaren programa, egutegia eta parte-hartzeko formulak (Hasierako dokumentuak): Plan Hidrologikoa berraztertzean aurreneko etapa da. Prozesuaren ezaugarriez eta plangintza hidrologikoan parte-hartzeko eman beharreko urratsen inguruko argibideak ematea du helburu. Horrekin batera demarkazio hidrografikoaren ezaugarrien deskribapena ere ematen da.
Gai Nagusien Eskema: Plan Hidrologikoaren berraztertze prozesuan ezarrita dauden hiru etapetatik bigarrena da. Etapa horren xedea da mugapean dauden edota aurreikus daitezkeen arazo nagusiak identifikatzea, eta horrez gain, estrategiak ezartzea arazo horiei aurre egiteko eta aurreikusitako ingurumen helburuak lor daitezen.
Plan Hidrologikoaren Proiektua: Hirugarren etapa honen xedea da Plan Hidrologikoa egitea oinarri hartuta gai nagusien eskeman lortutako emaitzak eta Plangintzaren Erregelamenduak ezarritako edukiak garatuz.