Mostrar Menú Mostrar Menú Utilidades Mostrar Menú Idiomas
Ur Agentzia - Agencia Vasca del Agua

Euskadi.eusen sartu

Azken eguneratzea: 2012/03/12

Abiatu da Udalsarea 21ek antolatutako URAren Ekitalde berria

URAren Ekitaldearen helburua da urarekin eta ur-ingurunearekin zerikusia duten gaien inguruko eztabaida eta gogoeta sustatzea, eta haiek tokian-tokian duten eragina aztertzea. URAren Ekitaldea otsailaren 15ean hasi zen, Ihobe Ingurumena Kudeatzeko Sozietate Publikoan. Proiektu honetan, 14 udalek, bi mankomunitatek, Uraren Euskal Agentziak eta Ihobek Udalsarea 21eko Idazkaritza Tekniko bezala hartu zuten parte.

Lehen bilera horretan, abiapuntu gisa, batetik, Uraren Euskal Agentzia eta hark Euskadiko uraren politikan duen papera aurkeztu ziren, eta, bestetik, Ekitalderako aurreikusi den ekintza-plana berrikusi zen. Ekitaldearen ekintza-plan hori Uraren Esparru Direktiban eta direktiba horrek uraren inguruko kudeaketari dakarkion ikuspegi berrian kokatzen da.

URAren Ekitaldearen bilerak 2012. urte osoan egingo dira. Bilera horietan, hainbat gai aztertuko dira; besteak beste, uraren tokiko kudeaketa eta erabilerak, hiri-inguruneetako bitarteko hidrikoaren kontserbazioa eta babesa, eta muturreko fenomeno hidrikoak eta hiri-inguruneetan duten eragina. Gainera, bi kasu praktiko aurkeztuko dira, tailerretan landutako teoria eguneroko bizitzako ekintza bihurtzen laguntzeko.

Lehenengo bileran, parte-hartzaileen gogoetak, haien arazo nagusiak eta gai horien inguruko kontsultak jaso ziren, talde-dinamika baten bidez.

Tailerra amaitzeko, urari eta ingurune hidrikoari buruzko aurkezpen bat egin zen, Ekitalde honetan proposatutako gaiak zer esparru orokorretan landuko diren azaltzeko.

boton_subir

Igo

Homa - URA - Uraren Euskal Agentzia

Sare Sozialetan jarrai iezaguzu

Izena eman URAren buletina jasotzeko.

Jaso URA-ren berri guztiak zure email-ean.

DATUAK BABESTEARI BURUZKO OINARRIZKO INFORMAZIOA

Tratamendu-jarduera

NEWSLETTER

Arduraduna

Uraren Euskal Agentzia.   Administrazio eta Zerbitzu Zuzendaritza

Helburuak

Ingurumen-gaiei lotutako argitalpenak bidaltzea

Legitimazioa

Interesdunaren adostasuna.

Tratamendua beharrezkoa da, interes publikoaren aldeko eginkizunen bat betetzeko edo tratamenduaren arduradunari emandako botere publikoak betetzeko jardunean.

Hartzaileak

Hirugarren bati ez zaio daturik emango, legez ezarrita dagoenean izan ezik.

Eskubideak

Interesdunaren eskubidea da bere datuak ikustea, zuzentzea, ezabatzea eta horien erabilera mugatzea edo ukatzea.

Informazio gehigarria

Datuen babesari buruzko informazio gehiago, honako web helbide honetan: www.uragentzia.euskadi.eus 

Uraren Euskal Agentziaren helburua, EAEn uraren arloko politika aurrera eramatea da.

  • EAEko ur-masen egoera ekologikoa hobetzea.
  • Kantitate eta kalitate oneko hornidura unibertsala lortzea.
  • EAEko saneamenduko planak amaitzea.
  • Uraren administrazio eraginkorra.
  • Uraren gaineko ikerketa eta aprobetxamendu iraunkorra egitea.

Premiazko kontaktua

Gertaera larrien kasuan (uholdeak, isurketak) mesedez jarri harremanetan SOS Deiarekin, 112 zenbakian
SOS Deiakoek martxan jarriko dute jarriko dute jarraitu behar den jokabidearen protolokoloa

Uraren Euskal Agentzia

Gamarrako Atea kalea 1.A – 11. solairua
01013 Vitoria-Gasteiz, Álava.

Uraren Euskal Agentzia

Urkixo zumarkalea, 36  7. solairua
48011 – Bilbao

Uraren Euskal Agentzia

Intxaurrondo kalea, 70  1. solairua
20015 Donostia/San Sebastián

Laborategia

Errekalde industriagunea. Irubide eraikina 31
20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)

Euskadi, auzolana