Tantak: URAren podcast berria
Abian da Uraren Euskal Agentziaren Tantak podcast saioa. Uraren babesaren aldeko jarrerei balioa emateko dibulgazio-gunea izan nahi du. Alegia, irrati-tarte goxoak uraren zaintza sustatzeko.
Web orriko aktualitate atalean egoteaz gain, Ivoox-en zein Spotifyn dituzue eskuragarri. Momentuz, sei saio baino ez ditugu igo, epe laburrean, gehiago igoko dira gai desberdinetan sailkatuta: Uraren topikoak, Uraren pertsonaiak, Ur bidexkak, Uraren Ondarea, Hidronimia eta Kultura eta Ura.
Azken aldaketako data: