Joan edukira

    URAk eta Donostiako Udalak Urumearen uholdeetatik babesteko lanei ekingo diote Loiolan, Kuarteletako lurretan egingo den etorkizuneko garapen berriaren parean

    Argitalpen-data: 

    Sailburua, Donostiako alkatea eta URAko zuzendari nagusia hitz egiten lanen infografía erdian dutela
    • Hitzarmen bat sinatu dute Urumearen beheko tartean erakundeen arteko ekintza bateratua antolatzeko: hiri-ingurune horretan uholde-arriskua murriztea da helburua 
    • Ibaiaren eta hiri-bilbe berriaren arteko integrazioa egokituko da egungo kuartelen lur eremuan: ezponda etzanak eta landareztatuak dituzten ertzak lehengoratzea helburu 
    • Halaber, aurreikusi da Kuarteleterako sarbide-zubia (Urdinzu) ordezkatzea eta ibaiaren ibilguaren zabalera berrira egokitutako zubi berri bat eraikitzea

    Donostiako Udalak eta URAk lankidetza-hitzarmena sinatu dute Loiolako kuartelen inguruan Urumea ibaiaren uholdetatik babesteko eta ingurumena egokitzeko lan-proiektua idazteko. Hitzarmen horren helburua da arautzea zer baldintzatan egingo diren bai Loiolako kuartelen inguru osoan Urumea ibaiaren uholde-arriskuari buruzkoak azterketa hidraulikoak, baita Urumea ibaian Euskotreneko zubiaren eta Espartxoko zubiaren (edo Txomineko zubiaren) artean egin beharreko jarduketak definituko dituen eraikuntza-proiektua ere. Biak ala biak, ibaia igarotzen den hiri-zati hori uholdeetatik babesteko neurri gisa.

    Hitzarmena sinatu ondoren, Arantxa Tapia Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuak, Eneko Goia Donostiako alkateak eta Antonio Aiz Uraren Euskal Agentziako zuzendari nagusiak kokalekua bisitatu dute eta akordioaren xehetasunak partekatu dituzte.

    Proiektuan zehaztu beharreko jarduketak zabalera handiagoa emango dio ibaiari tarte horretan; horretarako, ibai-parke bat egingo da, berma bat eraikiz: hau da, ibaiertzean egungo kotaren azpitik dagoen espazio bat, ibaiaren eta etorkizuneko hiri-sarearen arteko trantsizioa errazteko. Jarduketa horrekin batera, ibaiaren ingurumen-egokitzapena eta naturalizazioa egin beharko da bi ertzetan.

    Era berean, egungo Kuarteletara sarrera-zubiaren (Urdinzu) ordez,  ibaiaren ibilguaren zabalera berrira  egokitutako beste zubi berri bat eraikiko da: ur askoko ibai-itsasoko gertakarietan, emariak oztoporik aurki ez dezan, eta baldintza berak betetzen dituen bigarren zubi bat ere eraikiko da.

    Jarduketa guztien helburua da ingurune osoko uholde-arriskuaren hedadura eta intentsitatea murriztea, eta, horrez gain, Urumeako ibai-estuarioko tartean ingurumena hobetzea eta hiri-bilbe berri bat sortzeko baldintzak sortzea; ikuspuntu soziala eta ingurumen alorrekoa aintzat hartuz.

    Oharra URAk eta Donostiako Udalak Urumearen uholdeetatik babesteko lanei ekingo diote Loiolan, Kuarteletako lurretan egingo den etorkizuneko garapenaren berriaren parean (DOCX, 121 KB) (leiho berri batean irekitzen da)

    Loiolako lanen infografia