Joan edukira

    Elgoibarko Arriaga industrialdeko hondakin-urak Apraiz HUAra bideratuko dira gaurtik aurrera

    Argitalpen-data: 

    Arriagako kolektorearen trazadura
    • URAk kolektore zati batzuk eraiki ditu Arriaga industrialdeko hondakin-urak Apraizeko HUAra doan kolektore biltzailera konektatzeko
    • Jarduketak 610.831,70 euroko inbertsioa behar izan du, BEZa barne, eta  6 hilabetetan burutu dira obrak

    Elgoibarko Arriaga industrialdeko hondakin-urak Apraizeko HUAra bideratuko dira gaurtik aurrera, URAk hondakin-ur horiek Apraizeko HUAra doan Debabarreneko Kolektore Nagusira konektatzeko kolektore zati batzuk eraiki ondoren.

    Konexio horri esker, industrialdean sortutako hondakin-urak ez dira Kortazar errekastora isuriko, eta industrialdetik metro gutxira dagoen Apraizeko HUAn eramango dira, tratatzeko.

    Oharra: Elgoibarko Arriaga industrialdeko hondakin-urak Apraiz HUAra bideratuko dira gaurtik aurrera (DOCX, 77 KB) (leiho berri batean irekitzen da)