Joan edukira

    Alegian uholde-arriskua murrizteko proiektuaren idazketa lizitatu du URAk

    Argitalpen-data: 

    URAko zuzendari nagusia eta Alegiako alkatea, hitz egiten
    • Eskola zaharrak —Franconi eremua— 100 urteko errepikatze-denborako uralditik defendatu nahi da; horretarako, egungo zubiaren ordez beste zubi zabalago bat eraikiko da

    Uraren Euskal Agentziak (URAk) iragarri du, Alegiako (Gipuzkoa) eskola zaharraren inguruan, Franconiko eremuan,  uholde-arriskua murrizteko proiektuaren idaztearen lizitazioa. Hartara, ingurune horren uholde-arriskua murriztu eta gero, eskola zaharraren eraikinerako sarbidea eta erabilera eta hiri-eremuaren garapena ahalbidetuko dira.

    Alegia uholde-arrisku handiko eremuetako bat da, bereziki Oria eta Amezketa ibaien elkargunean dagoelako, Uholde Arrisku Handiko Eremuan (UAHE), ES017-GIP-14-03. Egoera horren aurrean, URAk udalerrian uholdeen eragina arintzeko neurriak hartzea erabaki du, bereziki Franconi izeneko eskola zaharraren inguruan.

    Oharra: Alegian uholde-arriskua murrizteko proiektuaren idazketa lizitatu du URAk (DOCX, 638 KB) (leiho berri batean irekitzen da)