Joan edukira

    URAk Castaos ibaiertzaren 200 metro lehengoratu ditu Barakaldoko Gorostiza parean

    Argitalpen-data: 

    Barakaldoko lanen emaitzak

    URA-Uraren Euskal Agentzia, Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailari atxikita dagoena, Barakaldon, Gorostiza auzoan, Castaños ibaiaren 200 metroko zati bat lehengoratzeko lanak amaitzen ari da. Kiroldegiaren ondoko zati hori erabat hormigoituta zegoen. 550.000 euroko inbertsioa (BEZa barne) eta sei hilabeteko exekuzio-inbertsioa (apirilaren hasierarako amaitzea espero da) behar izan ditu. Proiektu honek Eskualde Garapeneko Europako Funtsen (EGEF) finantzaketa jaso du. 

    Hala egiaztatu ahal izan dute Arantxa Tapiak, Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuak; Amaia del Campok, Barakaldoko alkateak, eta Uraren Euskal Agentziako zuzendari nagusi Antonio Aizek, gaur eremura egindako bisitan. 

    Oharra: URAk Castaños ibaiertzaren 200 metro lehengoratu ditu Barakaldoko Gorostiza parean (DOCX, 59 KB) (leiho berri batean irekitzen da)

    Sarrera flickrreko Barakaldoko lanen bisitaren albumera

    Bilatu URAn