Joan edukira

    URAk 18 M eurotan lizitatu ditu Zallako Aranguren auzoa Cadagua ibaiaren uholdeetatik babesteko obrak

    Argitalpen-data: 

    Uholde orbana alderatuta lanak egin baino lehen eta ondoren

    Uholde-orbanak alderatzea obren aurretik eta ondoren. Behin-behineko irudia: aurreikusitako obra guztiak egin eta, amaitutakoan, berrikusi egin behar dira.

    URA-Uraren Euskal Agentziak lizitazioa abiarazi du Zallako Aranguren auzoa Cadagua ibaiaren uholdeetatik babesteko obrak egiteko: 18.168.778 €-ko lizitazio-aurrekontuarekin, 18 hilabeteko egikaritze-epearekin.

    Ur-goraldien aurrean babesteko jarduketa horiek Cadagua ibaiaren 2440 metroko tarte batean egingo dira, Arangurengo tren-geltokiaren eta Zallako El Baular auzoaren artean. Jarduketen xedea da Cadagua ibaiaren ahalmen hidraulikoa hobetzea, ibilgua handitzeko plataforma batzuk sortuz — eskuinaldean, Arangurengo tren-geltokiaren parean; eta ezkerraldean, araztegiaren eremuan —, uholdeen emariak desbideratzeko eta, horrela, Arangurenen uholde-arriskua saihesteko.

    Oharra: URAk 18 M eurotan lizitatu ditu Zallako Aranguren Cadagua ibaiaren uholdeetatik babesteko obrak (DOCX, 664 KB) (leiho berri batean irekitzen da)