Joan edukira

    URAk Guardiako La Hoya erreka lehengoratzeko lanak lizitaziora atera ditu

    Argitalpen-data: 

    Guardiako lanen kokapen planoa
    • Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua 77.963,78€.-koa izango da eta 2 hilabetetako egikaritze epea aurreikusten da 
    • Ibaiertzeko landaredia berreskuratuko da, ibilguaren ahalmena handituko da, eta ibaiaren gaineko pasabide bat ordeztuko da 

    URA-Uraren Euskal Agentziak lizitazioa abiarazi du Guardiako La Hoya erreka hobetzeko eta ibaia lehengoratzeko obrak egiteko. Lizitaziorako aurrekontua 77.963,78€.-koa izango da eta 2 hilabetetako egikaritze-epea aurreikusten da. Obrak Udalarekin lankidetzan egin dira, horiek burutzeko lurren erabilgarritasuna kudeatu duena. 

    Guardiako La Hoya erreka hobetzeko eta ibaia lehengoratzeko obrak 300 metroko tarte batean egingo dira. Obra horien bidez, uholde-gertakariei erantzun nahi zaie, hala nola 2023ko ekainaren 19an eta, neurri txikiagoan, irailaren 2an, izandako prezipitazio handietako gertakariei.

    Proiektu honek Eskualde Garapenerako Europako Funtsaren (EGEF-FEDER 2021-2027) finantziazioa jasotzen du.

    Oharra: URAk Guardiako La Hoya erreka lehengoratzeko lanak lizitaziora atera ditu (DOCX, 587 KB) (leiho berri batean irekitzen da)