Mostrar Menú Mostrar Menú Utilidades Mostrar Menú Idiomas
Ur Agentzia - Agencia Vasca del Agua

Euskadi.eusen sartu

Plangintza hirugarren zikloaren Gai Nagusien Eskema. (2019)

Hidrologia plangintza prozesuaren urrats garrantzitsuen artean dago Gai Nagusien Eskema, azkenean Plan hidrologikoa izango denaren aurrekaria eta hasierako dokumentuen ondorengoa. Eskema honen xedea da demarkazio hidrografikoaren arazo nagusiak identifikatu eta irtenbideak aurkitzeko balizko aukerak eman, eta horrekin batera Plana garatzeko irizpideak zehaztu.

EHAAn 2019ko irailaren 27an argitaratutako Uraren Euskal Agentziaren zuzendari nagusiaren Ebazpenaren bitartez iragarri zen kontsulta publikora zabaltzen zela Gai Nagusien Behin Behineko Eskema Kantauri Ekialdeko Demarkazio Hidrografikoan, Euskadiko Barne Arroetarako (Plangintzaren hirugarren zikloa 2021-2027). Iragarki hori argitaratu eta hurrengo egunean hasten zen hasierako 6 hilabeteko epe hori, martxoaren 14an etenda geratu zen COVID-19k eragindako osasun-krisia kudeatzeko alarma-egoera deklaratzen zuen Martxoaren 14ko 463/2020 Errege Dekretuaren hirugarren xedapen gehigarrian ezarritakoa aplikatuz.  Ekainaren 4an argitaratutako Uraren Euskal Agentziaren zuzendari nagusiaren Ebazpenaren bitartez iragartzen da kontsulta publikoaren epea berrabiaraztzen dela 2020ko urriaren 30a arte.

Eskema prestatzeko elkarlanean aritu dira Kantauriko Konfederazio Hidrografikoa eta Uraren Euskal Agentzia, demarkazioan eskumenak dituzten administrazio hidraulikoak, eta demarkazio osoari dagokio. Hala ere, iragarki honek Euskal Autonomia Erkidegoaren eskumeneko partean bakarrik dauka eragina, hau da, barne arroetan.

Plangintza Hidrologikoak, Uholde-arriskua Kudeatzeko Plangintzak eta Lehorte Plangintzen arteko koordinazio handiena bermatzeko helburuarekin, plan horien Ohiko Ingurumen-Ebaluazio Estrategikoa prozedura bateratu batean izapidetuko dira; izan ere, plangintza horiek araudiak ezarritakoa bete behar dute, alde batetik, Ingurumen-ebaluazioa arautzen duen Abenduren 9ko 21/2013 Legeak bere 6. artikuluan ezarritakoa; eta bestetik, planen eta programen ingurumenaren gaineko eraginaren ebaluazio estrategikoa egiteko prozedura arautzen duen Urriaren 16ko 2011/2012 Dekretuak bere 4. artikuluan ezarritakoa.

Agiriak

Memoria eta Eranskinak. Gai Nagusien Fitxak (PDF, 9 MB)

Ingurumen-ebaluazioaren hasierako agiria

Parte-hartze publikoko prozesuak

Gai Nagusien Eskema ahalik eta dokumentu adostuena eta sendoena izan dadin, Uraren Euskal Agentziak eta Kantauriko Konfederazio Hidrografikoak parte-hartze eta kontsulta publikorako prozesu bat jarri dute abian. Ondoren prozesu horren informazio nabarmenena aurkezten da.

Parte-hartze publikorako gida honetan (PDF, 362 KB)   deskribatzen da Kantauri Ekialdeko Demarkazio Hidrografikoaren plangintzaren 3. zikloko Gai Nagusien Eskema prestatzeko garatzen ari partehartze publikorako prozesua.

Lau tailer temarikoren garapena aurreikusi da. Tailer horietan, Kantauri Ekialdeko Demarkazio Hidrografikoan 2021-2027 ziklorako identifikatutako funtsezko gaiak landu nahi dira.

Data

Tailerra

Lekua

Ordutegia

Egoera

Martxoak 3

Ingurumena lehengoratzea eta hobetzea

Centro Kursaal Elkargunea (A10)
Zurriola Etorb., 1 20002 Donostia-San Sebastián

17:00-20:00

Amaitua

Martxoak 4

Uholde arriskugarritasuna

Centro Kursaal Elkargunea (A10)
Zurriola Etorb., 1 20002 Donostia-San Sebastián

17:00-20:00

Amaitua

Martxoak 11

Kutsadura

Bizkaia Aretoa UPV/EHU (Arriaga Aretoa)
Abandoibarra Etorb., 3 48009 Bilbo

17:00-20:00

 Bertan behera COVID-19arengatik (Birprogramatzeke)

Martxoak 12

Ur-horniduraren bermea eta erabileraren arrazionaltasuna

Bizkaia Aretoa UPV/EHU (Arriaga Aretoa)
Abandoibarra Etorb., 3 48009 Bilbo

17:00-20:00

 Bertan behera COVID-19arengatik (Birprogramatzeke)

Ondoren tailerretan aurrera eramandako lana islatzen duten agiriak eskaintzen ditugu

Aurreikusitako tailerretakoren batera joan nahi izanez gero, izena eman dezakezu ParticipacionPlanHidrologico@uragentzia.eus helbidera mezu elektroniko bat bidaliz.

Azkenik, era berean, zure ekarpenak eta iradokizunak helaraz ditzakezu aipatutako posta elektronikora idatziz edo www.irekia.eus web-orriko foroaren bitartez.

COVID-19ak eragindako alarma egoeran partehartze publikorako prozesua indartzeko helbuarekin Trantsizio Ekologikorako eta Erronka Demografikorako Ministerioko Uraren Zuzendaritza, Kantauriko Konfederazio Hidrografikoa eta Uraren Euskal Agentziak Webinar edo web-konferentzia antolatu zuten apirilaren 6an Kantauri Ekialdeko Demarkazio Hidrografikoko Gai Nagusien Eskema dokumentuaren funtsezko edukiak jorratzeko xedearekin. Ondorengo helbidean aurkitu ahal izango dira egun horretako aurkezpenak, eta bideo bidezko grabaketa: https://www.miteco.gob.es/es/agua/temas/planificacion-hidrologica/planificacion-hidrologica/ETI_tercer_ciclo.aspx.

Inkesta-inprimaki honen bitartez interesa izan dezaketen pertsonek adierazi ahal izango dute bere adostasun- edo desadostasun-maila Kantauri Ekialdeko Demarkazio hidrografikoan identifikatutako gai edo arazo garrantzitsuekin, bai eta horiek konpontzeko proposatutako konponbideekin ere.

Azken aldaketako data:

boton_subir

Igo

Homa - URA - Uraren Euskal Agentzia

Sare Sozialetan jarrai iezaguzu

Izena eman URAren buletina jasotzeko.

Jaso URA-ren berri guztiak zure email-ean.

DATUAK BABESTEARI BURUZKO OINARRIZKO INFORMAZIOA

Tratamendu-jarduera

NEWSLETTER

Arduraduna

Uraren Euskal Agentzia.   Administrazio eta Zerbitzu Zuzendaritza

Helburuak

Ingurumen-gaiei lotutako argitalpenak bidaltzea

Legitimazioa

Interesdunaren adostasuna.

Tratamendua beharrezkoa da, interes publikoaren aldeko eginkizunen bat betetzeko edo tratamenduaren arduradunari emandako botere publikoak betetzeko jardunean.

Hartzaileak

Hirugarren bati ez zaio daturik emango, legez ezarrita dagoenean izan ezik.

Eskubideak

Interesdunaren eskubidea da bere datuak ikustea, zuzentzea, ezabatzea eta horien erabilera mugatzea edo ukatzea.

Informazio gehigarria

Datuen babesari buruzko informazio gehiago, honako web helbide honetan: www.uragentzia.euskadi.eus 

Uraren Euskal Agentziaren helburua, EAEn uraren arloko politika aurrera eramatea da.

  • EAEko ur-masen egoera ekologikoa hobetzea.
  • Kantitate eta kalitate oneko hornidura unibertsala lortzea.
  • EAEko saneamenduko planak amaitzea.
  • Uraren administrazio eraginkorra.
  • Uraren gaineko ikerketa eta aprobetxamendu iraunkorra egitea.

Premiazko kontaktua

Gertaera larrien kasuan (uholdeak, isurketak) mesedez jarri harremanetan SOS Deiarekin, 112 zenbakian
SOS Deiakoek martxan jarriko dute jarriko dute jarraitu behar den jokabidearen protolokoloa

Ura. Egoitza Nagusia

Orio Kalea, 1-3
01010 Vitoria-Gasteiz, Álava.

Mediterraneoko Arroen Bulegoa

Forondako Atearen kalea, 9
01010 Vitoria-Gasteiz

Mendebaldeko Kantauriar Arroen Bulegoa

Urkixo zumarkalea, 36 - 7. solairua
48011 – Bilbao

Ekialdeko Kantauriar Arroen Bulegoa

Intxaurrondo kalea, 70 - 1. solairua
20015 Donostia/San Sebastián

Laborategia

Errekalde industriagunea. Irubide eraikina 31
20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)

Euskadi, auzolana