Plangintza hidrologikoaren esparruak Euskal Autonomia Erkidegoan
Euskal Autonomia Erkidegoan hiru plangintza-eremu edo demarkazio hidrografiko daude, bi Kantauriar isurialdean (Kantauri Ekialdeko Demarkazioa eta Kantauri Mendebaldeko Demarkazioa) eta beste bat Ebroko isurialdean (Ebroko Demarkazioa).
Kantauri Ekialdeko Demarkazio Hidrografikoan plangintzaren arloan bi eskumen esparru daude: alde batetik Euskal Automia Erkidegoko Barne Arroak, honetan eskumenak EAEarenak dira, eta Uraren Euskal Agentzia-URAren bitartez kudeatzen ditu; eta, beste alde batetik, Kantauriar Isurialde honetako Erkidego Arteko Arroak, hauen eskumenak Estatuarenak dira (Kantauriko Konfederazio Hidrografikoa).
Kantauri Mendebaldeko Demarkazio Hidrografikoa Euskal Autonomia Erkidegoko lur eremu txiki bat hartzen du, soilik Karrantza eta Aguera bizkaitar arroetakoak. Esparru honetan eskumena estatuarena da, Kantauriko Konfederazio Hidrografikoaren bitartez.
Azkenik, Ebroko Demarkazio Hidrografikoa dago. Honetan eskumena ere estatuarena da Ebroko Konfederazio Hidrografikoaren bitartez, eta batez ere Arabako lurraldean zehar zabaltzen da, Bizkaiko eta Gipuzkoako Lurralde Historikoetako lur zati txiki batzuk hartzen baditu ere.
Demarkazio bakoitzak dagokion Plan Hidrologikoa izan behar du, eta, beraz, hiru dira Euskal Autonomian indarrean dauden Plan Hidrologikoak: