Mostrar Menú Mostrar Menú Utilidades Mostrar Menú Idiomas
Ur Agentzia - Agencia Vasca del Agua

Euskadi.eusen sartu

2020ko jarduera

Lan-baimenak Ur-Jabari Publikoan eta zaintza-aldean

2020. urtean lan-baimenen inguruko 974 txosten hasi dira (urbanizazioak, eraikuntzak, landaketak, mozketak eta abar) eta 927 ebatzi. 

Gainera, partikularrek, administrazioek edo enpresek egindako 410 kontsultari eman zaie erantzuna, aldez aurretik adierazitako eremuetan egin beharreko jardunen inguruan. Horietatik 318 erantzun dira. 

Halaber, 82 hirigintza-txosten hasi dira, beste administrazio batzuen izapidetzeen barruan egindako eskaerei erantzuteko edo udalek, aldundiek edo sustatzaileek egindako eskaerei erantzuteko eta 73 txosten egin dira. 

Bestetik partikularren 174 salaketa jaso dira guztira, ustez baimenen baldintzak betetzen ez zirelako edota arau-hausteren bat zegoelako, beste batzuen artean. 

2020. urtean nabigatzeko eratzunkizun-aitorpena egiteko 109 eskaera jaso dira eta jarduketa txikien gaineko 33 erantzunkizunpeko adierazpen. 

Lan-baimenak itsas-lehorreko zortasun-eremuan 

2020. urtean 54 baimen-txosten hasi eta 33 ebatzi dira. Gainera, partikularrek, Administrazioek edo enpresek egindako 75 kontsulta-txosten eta txosten-eskaera hasi eta 50ri erantzuna eman zaie, aldez aurretik adierazitako eremuetan egin beharreko jardunen inguruan. 

2020an, 55 erantzukizunpeko adierazpen jaso dira, itsas-lehorreko jabari publikoaren babeseko zortasun-eremuko eraikinak edo instalazioak konpontzeko, hobetzeko, finkatzeko eta berritzeko obrak egiteko. 

Bestetik, partikularrek egindako 32 salaketa jaso dira guztira, ustez baimenen baldintzak betetzen ez zirelako edo arau-hausteren bat ematen zelako, beste batzuen artean. 

Ur Jabari Publikoa okupatzeagatiko kanona

Jabari publiko hidraulikoaren okupazioari edo erabilerari okupazio-kanonaren zerga ezartzen zaio, jabari hori babestu eta hobetzeko. Gaur egun Uraren Euskal Agentziak bakarrik Euskal Autonomia Erkidegoko barne arroetako kanona likidatzen du. Erkidego arteko arroetan, kanon hori Arroko Erakundeak edota Estatuko Ogasun Administrazioak bilduko du, bien arteko hitzarmenik izanez gero. 

2021. urtean, 2020ko ekitaldiari dagokion okupazio-kanonagatik 495. 841€ bilduko direla aurreikusten da. 

 

 

 

boton_subir

Igo

Homa - URA - Uraren Euskal Agentzia

Sare Sozialetan jarrai iezaguzu

Izena eman URAren buletina jasotzeko.

Jaso URA-ren berri guztiak zure email-ean.

DATUAK BABESTEARI BURUZKO OINARRIZKO INFORMAZIOA

Tratamendu-jarduera

NEWSLETTER

Arduraduna

Uraren Euskal Agentzia.   Administrazio eta Zerbitzu Zuzendaritza

Helburuak

Ingurumen-gaiei lotutako argitalpenak bidaltzea

Legitimazioa

Interesdunaren adostasuna.

Tratamendua beharrezkoa da, interes publikoaren aldeko eginkizunen bat betetzeko edo tratamenduaren arduradunari emandako botere publikoak betetzeko jardunean.

Hartzaileak

Hirugarren bati ez zaio daturik emango, legez ezarrita dagoenean izan ezik.

Eskubideak

Interesdunaren eskubidea da bere datuak ikustea, zuzentzea, ezabatzea eta horien erabilera mugatzea edo ukatzea.

Informazio gehigarria

Datuen babesari buruzko informazio gehiago, honako web helbide honetan: www.uragentzia.euskadi.eus 

Uraren Euskal Agentziaren helburua, EAEn uraren arloko politika aurrera eramatea da.

  • EAEko ur-masen egoera ekologikoa hobetzea.
  • Kantitate eta kalitate oneko hornidura unibertsala lortzea.
  • EAEko saneamenduko planak amaitzea.
  • Uraren administrazio eraginkorra.
  • Uraren gaineko ikerketa eta aprobetxamendu iraunkorra egitea.

Premiazko kontaktua

Gertaera larrien kasuan (uholdeak, isurketak) mesedez jarri harremanetan SOS Deiarekin, 112 zenbakian
SOS Deiakoek martxan jarriko dute jarriko dute jarraitu behar den jokabidearen protolokoloa

Uraren Euskal Agentzia

Gamarrako Atea kalea 1.A – 11. solairua
01013 Vitoria-Gasteiz, Álava.

Uraren Euskal Agentzia

Urkixo zumarkalea, 36  7. solairua
48011 – Bilbao

Uraren Euskal Agentzia

Intxaurrondo kalea, 70  1. solairua
20015 Donostia/San Sebastián

Laborategia

Errekalde industriagunea. Irubide eraikina 31
20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)

Euskadi, auzolana