Euskadi.eus
  1. Nortzuk gara

Nortzuk gara

Lagun agurgarria:

Ongietorri URA, Uraren Euskal Agentziaren web orrialdera.

Eusko Jaurlaritzaren barruan Euskadiko uren politika aurrera daraman erakundea gara, eta lan hori irizpide hauek jarraituz egin nahi dugu: lehenengoa, lan hori guztia erakunde, talde, elkarte eta, orokorrean, herritarren partehartzearekin egitea; bigarrena, ingurumenerako erakunde bat garen heinean, uren egoera egokia lortzen saiatzen gara eta egoera okerrenean daudenak hobetzen; azkenik, kezkatu egiten gaitu, era berean, uraren inguruan dauden arrisku egoerak murriztea, batez ere uholde arriskuei dagokienean.

Web orri honen atzean zure zerbitzura dauden 170 pertsona inguruko taldearen lan gogotsua dago. Espero dut behin eta berriro hobetzeko prozesuan dagoen web orri honek zure beharrei erantzutea. Zure iradokizunek ere hobetzen lagunduko digute. Eskerrik asko.

Antonio Aiz Salazar

Antonio Aiz Salazarren profila

    Bilatu URAn