Euskadi.eus
  1. Kantauri Ekialdeko Plan Hidrologikoaren berrikuspena. 2022-2027

Kantauri Ekialdeko Plan Hidrologikoaren berrikuspena. 2022-2027

Kantauri Ekialdeko Demarkazio Hidrografikoko 2022-2027 Plan Hidrologikoa gauzatzeko, bigarren zikloko plan hidrologikoaren berrikuspena egin da, urtarrilaren 8ko 1/2016 Errege Dekretuaren bitartez onartu zena.

Kantauri Ekialdeko Demarkazio Hidrografikoren Plan Hidrologiko hau bi eskumen-eremutan egindako plan hidrologikoen bategite harmonikoaren bitartez egin da. Batetik, Euskal Autonomia Erkidegoaren eskumen-eremua, hau da, Barneko Arroak, bertako plangintza Uraren Euskal Agentziaren ardurapean dagoena; eta, bestetik, Estatuaren eskumen-eremua, hots, Erkidego arteko Arroak, plangintza Kantauriko Konfederazio Hidrografikoaren esku dagoena.

 Ondoren Kantauri Ekialdeko Demarkazio Hidrografikoaren 2022-2027  Plan Hidrologikoa egiteko jarraitzen ari garen faseak azaltzen dira:

Kantauri Ekialdeko Demarkazio Hidrografikoaren Euskal Autonomia Erkidegoko Barneko Arroen Eremua

  • Uraren Esparru Zuzentarauaren plangintza prozesuaren programa, egutegia eta parte-hartzeko formulak (Hasierako dokumentuak): Plan Hidrologikoa berraztertzean aurreneko etapa da. Prozesuaren ezaugarriez eta plangintza hidrologikoan parte-hartzeko eman beharreko urratsen inguruko argibideak ematea du helburu. Horrekin batera demarkazio hidrografikoaren ezaugarrien deskribapena ere ematen da.
  • Gai Nagusien Eskema: Plan Hidrologikoaren berraztertze prozesuan ezarrita dauden hiru etapetatik bigarrena da. Etapa horren xedea da mugapean dauden edota aurreikus daitezkeen arazo nagusiak identifikatzea, eta horrez gain, estrategiak ezartzea arazo horiei aurre egiteko eta aurreikusitako ingurumen helburuak lor daitezen.
  • Plan Hidrologikoaren Proiektua (leiho berri batean irekitzen da): Hirugarren etapa honen xedea da Plan Hidrologikoa egitea oinarri hartuta gai nagusien eskeman lortutako emaitzak eta Plangintza Hidrologikoaren Erregelamenduak ezarritako edukiak garatuz.

Parte-hartze publikoa funtsezko tresna da hidrologia-plangintza prozesuaren fase guztietan, eta gardentasuna eta herritarren inplikazioa bermatzen ditu erabakiak hartzeko prozesuan.