Mostrar Menú Mostrar Menú Utilidades Mostrar Menú Idiomas
Ur Agentzia - Agencia Vasca del Agua

Euskadi.eusen sartu

2018ko jarduera

Isurketa baimenak

Isurketa-baimenak izapidetuz zera lortu nahi da: jabari publikora egin beharreko isurketak zein baldintzatan egin daitezkeen ezartzea, ur-masen egoerari ahalik eta erasanik txikiena eragiteko. 

2018an isurketak baimentzeko edo indarraldia iraungitutakoan berraztertzeko 190 eskaera berri izapidetu dira, eta aurreko urteetan hasitako baimen-ebazpenik gabeko txosten ugari izapidetzen ere jarraitu da. Bestalde, 214 isurketa-baimen ebatzi dira, 2018an hasita edo lehenago. 

Horrez gain partikularren, administrazioen edo enpresen 140 kontsulta jaso dira eta 88 erantzun, aurretik aipatutako arloetan egin beharreko ekintzei buruz. 

Isurien erroldaren arabera, baimendutako 2.351 isurketa-baimenen jarraipena egin da, baita Hondakin Uren Araztegi (HUA) nagusien ustiapen-txostenak ere. Beren beregi, 2000 biztanle baliokide goragoko aglomerazioetan, eta jabari publikoan erasan nabarmenak sortzeko ahalmena duten isurketa-puntuetan ere. 

Beste alde batetik, partikularren 251 salaketa jaso dira administrazio-baimena ez betetzearen susmoagatik, edota baimenak ez betetzeagatik. 

2018an 79 zehapen-espediente irekitzeko proposamen egin dira. Halaber, 55 zehapen-espediente abiarazi dira, isurien arloan indarrean dagoen legedia ez betetzeagatik. 

Ingurumeneko Baimen Bateratua 

Ingurumena, oro har, babesteko helburuarekin 16/2002 Legeak Ingurumeneko Baimen Bateratuaren (IBB) kontzeptu berria sartu zuen: hartara, arroen bulegoetako isurketa-arloak esku hartu du IPPC legetik (Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuen Legea) eratorritako ingurumen-baimen integratuak izapidetzean. Hala hondakin-uren isuriei dagozkien txosten loteslearen errekerimendu eta proposamenetan,  nola ingurumen-baimen integratuaren ebazpen-proposamenetan. 

2018an zehar ingurumen-baimen integratuaren 16 ebazpen-proposamen berritan parte hartu du URAk, eta 2 ebatzi dira.

Isurketak Kontrolatzeko Kanona

Ur-Jabari Publikora egiten diren isurketengatik isurketa kanona ordaintzen da, eta jabaria zaintzeko eta hobetzeko erabiltzen da bildutako dirua. Gaur egun Uraren Euskal Agentziak Euskal Autonomia Erkidegoko barneko arroen kanona baino ez du likidatzen. 

Hona hemen Jabari Publiko Hidraulikora isurketak kontrolatzeko kanonean aurreikusten den diru-sarreren eboluzioa.


 

*2018ko datua aurreikuspena da, ez baitira ezagutzen oraindik Jarraipenerako Aukerako Protokoloen emaitzak. 

Jarraipenerako Aukerako Protokoloak isurketa-baimenetan ezarritako Kontrol eta Ikuskapen Planei gehitzen zaie, eta isuritako kontzentrazio eta bolumenak zehazten ditu urteko isurketa-kanona kalkulatzeko: lehorretik itsasora egiten diren isurketei buruzko 2013/459 Dekretuaren, abenduaren 10ekoa,  IV Eranskinak zedarritutakoari jarraiki. Protokolo horiek, aurretiaz, URAren onespena izan behar dute.

 


 

boton_subir

Igo

Homa - URA - Uraren Euskal Agentzia

Sare Sozialetan jarrai iezaguzu

Izena eman URAren buletina jasotzeko.

Jaso URA-ren berri guztiak zure email-ean.

DATUAK BABESTEARI BURUZKO OINARRIZKO INFORMAZIOA

Tratamendu-jarduera

NEWSLETTER

Arduraduna

Uraren Euskal Agentzia.   Administrazio eta Zerbitzu Zuzendaritza

Helburuak

Ingurumen-gaiei lotutako argitalpenak bidaltzea

Legitimazioa

Interesdunaren adostasuna.

Tratamendua beharrezkoa da, interes publikoaren aldeko eginkizunen bat betetzeko edo tratamenduaren arduradunari emandako botere publikoak betetzeko jardunean.

Hartzaileak

Hirugarren bati ez zaio daturik emango, legez ezarrita dagoenean izan ezik.

Eskubideak

Interesdunaren eskubidea da bere datuak ikustea, zuzentzea, ezabatzea eta horien erabilera mugatzea edo ukatzea.

Informazio gehigarria

Datuen babesari buruzko informazio gehiago, honako web helbide honetan: www.uragentzia.euskadi.eus 

Uraren Euskal Agentziaren helburua, EAEn uraren arloko politika aurrera eramatea da.

  • EAEko ur-masen egoera ekologikoa hobetzea.
  • Kantitate eta kalitate oneko hornidura unibertsala lortzea.
  • EAEko saneamenduko planak amaitzea.
  • Uraren administrazio eraginkorra.
  • Uraren gaineko ikerketa eta aprobetxamendu iraunkorra egitea.

Premiazko kontaktua

Gertaera larrien kasuan (uholdeak, isurketak) mesedez jarri harremanetan SOS Deiarekin, 112 zenbakian
SOS Deiakoek martxan jarriko dute jarriko dute jarraitu behar den jokabidearen protolokoloa

Ura. Egoitza Nagusia

Orio Kalea, 1-3
01010 Vitoria-Gasteiz, Álava.

Mediterraneoko Arroen Bulegoa

Forondako Atearen kalea, 9
01010 Vitoria-Gasteiz

Mendebaldeko Kantauriar Arroen Bulegoa

Urkixo zumarkalea, 36 - 7. solairua
48011 – Bilbao

Ekialdeko Kantauriar Arroen Bulegoa

Intxaurrondo kalea, 70 - 1. solairua
20015 Donostia/San Sebastián

Laborategia

Errekalde industriagunea. Irubide eraikina 31
20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)

Euskadi, auzolana