Joan edukira

Olandinako urmaela (4,7 km)

 

Olandina urmaela Arabako Lurralde Historikoaren hego-ekialdeko koadrantean dago, Arabako Mendialdea eskualdean, Arraia-Maeztu udalerrian, Vírgala Menor/ Birgara Barren herriaren ondoan. Gasteiztik Lizarrarako bidean hasiko gara A-132 errepidean, eta Vírgala / Birgara herrira heltzean, Apellaniz aldera joko dugu

 

Olandinako Urmaela. Laguna de Olandina.

Ibilbidearen nondik norakoak:

Apellanizeko hiribarnetik Maeztura doan A-4123 errepidean 500 bat metro egindakoan, soroetan barrena dabilen lur-biltze bidea hartuko dugu.

Pistan aurrera 1,3 kilometro eginda, ezkerretara egingo dugu bidea aldatzea soroetan zehar.

Handik 300 bat metrora aurkituko dugu urmaela eta landare gerrikoa.

Eskuinetik inguratu ondoren, soroetan zehar aterako gara Birgaratik.

Apellanizera doan errepiderako bidegurutzera. Han, ezkerretara joko dugu eta 200 metro egin ondoren, eskuineko lur-biltze bidea hartuko dugu Apellanizera itzultzeko.

Jaitsi

Ibilbidearen fitxa (PDF, 2 MB) (leiho berri batean irekitzen da)

GPX Formatuan(GPX, 26 KB) (leiho berri batean irekitzen da)

Azken aldaketako data: