Mostrar Menú Mostrar Menú Utilidades Mostrar Menú Idiomas
Ur Agentzia - Agencia Vasca del Agua

Euskadi.eusen sartu

Maiz egindako galderak: lanak

Jabari publiko hidraulikoa honako hauek osatzen dute:

- Ur kontinentalak, lurrazalekoak eta lurrazpiko berriztagarriak, berritzeko denbora kontuan hartu gabe.

- Ur-laster natural jarraitu edo etenen ibilguak. Ohiko ur-goraldi handienetan, urak betetzen duen eremua hartu behar da ibilgutzat.

- Laku eta aintziren ohea edo hondoa da bertako urek hartzen duten eremua, ohiko ur-maila handiena den garaietan.

- Ibilgu publikoetan dauden lurrazaleko urtegien hondoa, bertan isurtzen diren ibaien ohiko uraldi handienen ondorioz, urak betetzen duen eremutzat hartuta.

- Lurpeko akuiferoak.

- Itsasoko ura gatzgabetzetik lortutako ura, ekoizpen-instalaziotik at dagoela, lehen aipatutako sistemaren batean sartzen denean.

- Urbazterrak, hau da, beheko ur-mailaren gainetik geratzen diren ibilgu publikoen alboko zerrendak, eta ertzak, hau da, ibilguen ondoan dauden eremuak.

- Luzera osoan, urbazterrek honako hauek izan beharko dituzte:

- Bost metroko zabalera daukan zortasun-eremua, arauz ezarritako erabilera publikoa ahalbidetzeko.

- Ehun (100) metroko zabalera daukan zaintza-eremua. Eremu horretako lurzoruaren erabilerak eta bertan garatzen diren jarduerek arauz ezarritako baldintzei men egin beharko diete.

Oro har, ehun (100) metroko eremua da, itsasertzaren barruko mugatik lehorraren aldera neurtuta. Zortasun hori, Kostaldeen Legea indarrean hasi zenean hiri-lur gisa sailkatutako lursailetan, oro har, 20 metrokoa izan ohi da.

ILJB eta ILBZEaren mugaketa URAren webgunean kontsultatu daiteke: http://www.uragentzia.euskadi.eus/appcont/gisura/

Oro har, ibilguetan edo haietan dauden ondasunetan egiten den zeinahi erabilera edo aprobetxamendu gauzatzeko, administrazio-baimena lortu behar da aurretiaz.

Adibide gisa, honako jarduketa hauek behar dute baimena: zubiak, sakanguneak, pasabideak, mota guztietako lurpeko edo aireko igarobideak eraikitzea, ontziralekuak instalatzea, garraiaketa garbitzea, mozketak edo landaketak egitea, agregakinak erauztea…

Norbanako edo erakunde batek jabari publiko hidraulikoan edo zaintza-eremuan lanak zein instalazioak gauzatu nahi baditu, aginduzko baimena eskatu beharko du eredu hau erabiliz: F.O-0001 JABARI PUBLIKO HIDRAULIKOAN EDO ZAINTZA-EREMUAN LANAK EGITEKO BAIMEN-ESKABIDEA; bertan ageri dira bete beharreko datuak eta espedientea izapidetzeko aurkeztu behar diren agiriak.

Aipatutako eremuan lanak gauzatzen badira baimenik gabe, zehapena ezar dakioke egileari.

Norbanako edo erakunde batek itsasoaren eta lehorraren arteko zortasun-eremuan lanak zein instalazioak gauzatu nahi baditu, aginduzko baimena eskatu beharko du eredu hau erabiliz: F.O-0003 ITSASOAREN ETA LEHORRAREN ARTEKO ZORTASUN-EREMUAN LANAK EGITEKO BAIMEN-ESKABIDEA; bertan ageri dira bete beharreko datuak eta espedientea izapidetzeko aurkeztu behar diren agiriak.

Aipatutako eremuan lanak gauzatzen badira baimenik gabe, zehapena ezar dakioke egileari.

Bai. Baimena onartzen duen espedienteaz gain, baimena subrogatzeko akordioa aurkeztu behar da, subjektu pasibo berriak sinatuta eta egungo titularrak ontzat emanda. Honako eredu hau erabil daiteke: F.O-0005 JABARI PUBLIKO HIDRAULIKOAN, IBILGUEN ZAINTZA-EREMUAN EDO ITSASOAREN ETA LEHORRAREN ARTEKO ZORTASUN-EREMUAN LANAK EGITEKO TITULARTASUNAREN ALDAKETA.

ILBZEn lehendik zeuden eraikuntzak edo instalazioak konpondu, hobetu, finkatu eta modernizatzeko lanei dagokienez, zinpeko adierazpena egin behar da honako eredu hau erabiliz: F.O-0004 ZINPEKO ADIERAZPENA, ITSASOAREN ETA LEHORRAREN ARTEKO JABARI PUBLIKOAREN ZORTASUN-EREMUAN LEHENDIK ZEUDEN ERAIKUNTZAK EDO INSTALAZIOAK KONPONDU, HOBETU, FINKATU ETA MODERNIZATZEKO.

Aipatutako eremuan jarduketak gauzatzen badira zinpeko adierazpena sinatu gabe, zehapena ezar dakioke egileari.

Lehentasunezko fluxugunean edozein jarduera aurrera eraman ahal izateko erantzukizunpeko adierazpen hau bete beharko da, lan baimena eskatzeko administrazio hidraulikoari aurkeztu beharreko beste agiriekin batera. Bertan sustatzaileak argi azaldu behar du arriskua ezagutzen duela eta egoeraren ardura eta babes zibilerako hartu beharreko neurriak bere gain hartzen dituela. Horrekin batera erasanik jasan dezaken edozein pertsona jakinaren gainean jartzeko konpromisoa hartzen du, babesteko hartu nahi dituen neurri osagarriez gain.

Erantzukizunpeko aitorpena, baimen espedientean sartu ez bada, gutxienez lanak hasi baino hilabete bat lehenago aurkeztu beharko da administrazio hidraulikoan.

Horrez gain, uholde arriskua duen beste edozein eremutan (500 urteko errepikatze denbora arte) adierazpen hau aurkeztu beharko dute honako jardueretakoren bat egiteko:

  • Ospitaleak, ikastetxe edo osasun zentruak, adinduentzako edo desgaitasunen bat dute pertsonak hartzeko egoitzak, kiroldegi edo giza talde handi bat hartu dezakeen eremu handiak, kanpaldiak, kanpinak edo erabilera horri lotutako eraikuntzak, suhiltzaile-etxeak, espetxeak, araztegiak, Babes Zibilerako zerbitzuen azpiegiturak, (Baimenduak izango dira baldin eta beste ordezko kokapenik ez badago, segurtasun baldintzak betez diseinatzen badira eta betiere uholde arrisku egoeran irisgarriak direla bermatzen bada).
  • Eraikuntzak, konponketa lanak, birgaitze lanak edo erabilera aldaketak, lurpeko garajeak, sotoak edo lurgaineko aparkalekuak eta sestrapeko beste erakuntza batzuk. (segurtasun baldintzekin onartuak izan daitezke).

Erantzukizunpeko aitorpena uholde arriskua dagoenerako (PDF, 105 KB)

Azken aldaketako data:

boton_subir

Igo

Homa - URA - Uraren Euskal Agentzia

Sare Sozialetan jarrai iezaguzu

Izena eman URAren buletina jasotzeko.

Jaso URA-ren berri guztiak zure email-ean.

DATUAK BABESTEARI BURUZKO OINARRIZKO INFORMAZIOA

Tratamendu-jarduera

NEWSLETTER

Arduraduna

Uraren Euskal Agentzia.   Administrazio eta Zerbitzu Zuzendaritza

Helburuak

Ingurumen-gaiei lotutako argitalpenak bidaltzea

Legitimazioa

Interesdunaren adostasuna.

Tratamendua beharrezkoa da, interes publikoaren aldeko eginkizunen bat betetzeko edo tratamenduaren arduradunari emandako botere publikoak betetzeko jardunean.

Hartzaileak

Hirugarren bati ez zaio daturik emango, legez ezarrita dagoenean izan ezik.

Eskubideak

Interesdunaren eskubidea da bere datuak ikustea, zuzentzea, ezabatzea eta horien erabilera mugatzea edo ukatzea.

Informazio gehigarria

Datuen babesari buruzko informazio gehiago, honako web helbide honetan: www.uragentzia.euskadi.eus 

Uraren Euskal Agentziaren helburua, EAEn uraren arloko politika aurrera eramatea da.

  • EAEko ur-masen egoera ekologikoa hobetzea.
  • Kantitate eta kalitate oneko hornidura unibertsala lortzea.
  • EAEko saneamenduko planak amaitzea.
  • Uraren administrazio eraginkorra.
  • Uraren gaineko ikerketa eta aprobetxamendu iraunkorra egitea.

Premiazko kontaktua

Gertaera larrien kasuan (uholdeak, isurketak) mesedez jarri harremanetan SOS Deiarekin, 112 zenbakian
SOS Deiakoek martxan jarriko dute jarriko dute jarraitu behar den jokabidearen protolokoloa

Ura. Egoitza Nagusia

Orio Kalea, 1-3
01010 Vitoria-Gasteiz, Álava.

Mediterraneoko Arroen Bulegoa

Forondako Atearen kalea, 9
01010 Vitoria-Gasteiz

Mendebaldeko Kantauriar Arroen Bulegoa

Urkixo zumarkalea, 36 - 7. solairua
48011 – Bilbao

Ekialdeko Kantauriar Arroen Bulegoa

Intxaurrondo kalea, 70 - 1. solairua
20015 Donostia/San Sebastián

Laborategia

Errekalde industriagunea. Irubide eraikina 31
20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)

Euskadi, auzolana