Mostrar Menú Mostrar Menú Utilidades Mostrar Menú Idiomas
Ur Agentzia - Agencia Vasca del Agua

Euskadi.eusen sartu

Maiz egindako galderak: aprobetxamenduak

Pertsona fisikoek, juridikoek edo erakundeek ibai, troka, iturbegi, erreka, akuifero eta abarretatik datozen ur publikoak erabili nahi dituztenean, hornitzeko, ureztatzeko edo Uren Legearen testu bateginaren 54. artikuluak jasotzen ez duen beste edozein erabilera pribatibotan baliatzeko.

Ur-aprobetxamendu baten emakida lortzeko, F.A-0001 Ur-emakidaren eskabidea izeneko inprimakia bidali behar da beteta.

• Urteko kontsumoa 7.000 m³-tik beherakoa bada eta ura dena delako lursailean bertan erabiltzen bada, honako atal hau markatu behar da: “Erabilera pribatiboko aprobetxamendua, legezko xedapenez, urteko guztizko bolumena 7.000 metro kubikotik beherakoa”.

• Guztizko kontsumoa urtean 7.000 m³-tik gorakoa bada, atal hau markatuko da: “Ur-emakida, 8 litro/segundotik beherako emaria duena (JPHAren 128. artikulua)” edo, bestela, atal hau: “Ur-emakida, 4 litro/segundotik beherako emaria duena (JPHAren 130. artikulua)”.

F.A-0004 UR-APROBETXAMENDUAREN EMAKIDAREN TITULARTASUNA ALDATZEKO ESKABIDEA deritzon inprimakia aurkeztu behar da, eskabidean ageri diren eremu guztiak beteta eta eskabideari atxikitako informazio-orrian ageri diren agiri guztiak bidalita.

F.A-0002 EZAUGARRIAK ALDATZEKO ESKABIDEA deritzon inprimakia aurkeztu behar da, eskabidean ageri diren eremu guztiak beteta eta eskabideari atxikitako informazio-orrian ageri diren agiri guztiak bidalita.

Iturbegi, putzu, berezko ur-laster (ibaiak, errekak…) edo Estatuak eraikitako ubideetatik datorren ur-hargunea baliatzen duten erabiltzaile guztiek (pertsona fisikoak edo juridikoak) erabiltzaileen erkidegoa eratu behar dute.

Erabiltzaileen erkidegoa eratzeko, F.A-0005 URAK ERABILTZEKO HITZARMENA bidali behar da URA agentziara, eskabidean ageri diren eremu guztiak beteta eta eskabideari atxikitako informazio-orrian ageri diren agiri guztiak bidalita.

Emakidak iraungitzat jo ahal izango dira funtsezko baldintzak urratzen badira edo haietan ezarritako epeak urratzen badira.

Era berean, uren erabilera pribatiborako eskubidea, eskuratzeko titulua zeinahi dela ere, iraungitzat jo ahal izango da ustiapena behin betiko eteten bada ondoz ondoko hiru urteetan, betiere ustiapenaren etena titularrari egotzi ahal bazaio (Uren Legearen Araubidearen 66. artikulua).

Emakidak arrazoi hauengatik iraungiko dira: epea amaitu delako, iraungi direlako, titularrari jabetza nahitaez kendu diotelako edo emakidaren hartzaileak uko egin duelako.

Uraren Euskal Agentziak ofizioz hasi ahal izango ditu iraungitze-espedienteak edo, bestela, emakidaren titularraren eskariz.

Azken aldaketako data:

boton_subir

Igo

Homa - URA - Uraren Euskal Agentzia

Sare Sozialetan jarrai iezaguzu

Izena eman URAren buletina jasotzeko.

Jaso URA-ren berri guztiak zure email-ean.

DATUAK BABESTEARI BURUZKO OINARRIZKO INFORMAZIOA

Tratamendu-jarduera

NEWSLETTER

Arduraduna

Uraren Euskal Agentzia.   Administrazio eta Zerbitzu Zuzendaritza

Helburuak

Ingurumen-gaiei lotutako argitalpenak bidaltzea

Legitimazioa

Interesdunaren adostasuna.

Tratamendua beharrezkoa da, interes publikoaren aldeko eginkizunen bat betetzeko edo tratamenduaren arduradunari emandako botere publikoak betetzeko jardunean.

Hartzaileak

Hirugarren bati ez zaio daturik emango, legez ezarrita dagoenean izan ezik.

Eskubideak

Interesdunaren eskubidea da bere datuak ikustea, zuzentzea, ezabatzea eta horien erabilera mugatzea edo ukatzea.

Informazio gehigarria

Datuen babesari buruzko informazio gehiago, honako web helbide honetan: www.uragentzia.euskadi.eus 

Uraren Euskal Agentziaren helburua, EAEn uraren arloko politika aurrera eramatea da.

  • EAEko ur-masen egoera ekologikoa hobetzea.
  • Kantitate eta kalitate oneko hornidura unibertsala lortzea.
  • EAEko saneamenduko planak amaitzea.
  • Uraren administrazio eraginkorra.
  • Uraren gaineko ikerketa eta aprobetxamendu iraunkorra egitea.

Premiazko kontaktua

Gertaera larrien kasuan (uholdeak, isurketak) mesedez jarri harremanetan SOS Deiarekin, 112 zenbakian
SOS Deiakoek martxan jarriko dute jarriko dute jarraitu behar den jokabidearen protolokoloa

Ura. Egoitza Nagusia

Orio Kalea, 1-3
01010 Vitoria-Gasteiz, Álava.

Mediterraneoko Arroen Bulegoa

Forondako Atearen kalea, 9
01010 Vitoria-Gasteiz

Mendebaldeko Kantauriar Arroen Bulegoa

Urkixo zumarkalea, 36 - 7. solairua
48011 – Bilbao

Ekialdeko Kantauriar Arroen Bulegoa

Intxaurrondo kalea, 70 - 1. solairua
20015 Donostia/San Sebastián

Laborategia

Errekalde industriagunea. Irubide eraikina 31
20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)

Euskadi, auzolana