Mostrar Menú Mostrar Menú Utilidades Mostrar Menú Idiomas
Ur Agentzia - Agencia Vasca del Agua

Euskadi.eusen sartu

Guardiako urmaelak (9,6 Km)

 

Guardiako urmaelak Arabako Lurralde Historikoaren hego-ekialdeko muturrean dago, Arabako Errioxa eskualdean, Laguardiako udalerrian. Ibilbidea hasteko, herrira heltzeko hainbat toki errepide har daitezke. Ibilgailua erabiliz gero, herriko aparkalekuak erabiltzea aholkatzen dizugu, nahiz eta badagoen autoz heltzea “El Prao de la Paúl” idoiaren ondoan dagoen zelairaino, bertatik ibilaldia oinez edo bizikletaz hasteko.

 

Laguardiako urmaelak. Lagunas de Laguardia

Ibilbidearen nondik norakoak

Abiapuntua “Prao de la Paúl” urmaelaren ondoko larrea da. Atseden eremua eta informazio-panela ditugu. Bertara heltzeko, bide asfaltatu bat hartuko dugu Aldundiaren etorbidetik 400 bat metro egin eta gero.

Euskal Herriko urmaela-eremurik berezienetako bat ezagutuko dugu ibilbidean. Hasieran, “Prao de la Paúl” urmaela inguratzen duen hareazko eta harri txintxarrezko ibilbidea hartuko dugu informazio-panelaren ezker aldetik.

700 bat metro egin eta gero, hegazti-behatoki bat dago, urtaroen arabera, txoriek ugaltzeko, atseden hartzeko eta negua pasatzeko erabiltzen dutena.

Bidean 250 metro aurrera, atseden-eremua utzi eta bidebanatzean ezkerreko pistatik jarraituko dugu.

Pixka bat lehenago, bidearen ezker aldean dugun adierazle batek eramango gaitu Talaiara.

Bertatik, hezegunearen eta inguruaren ikuspegi zoragarria dugu.

Urrutian, Kantabria-Toloño mendilerroaren hegoaldeko isurian dagoen kareharrizko harresiak iparraldeko haizeak geldiarazi eta lehorrarazi egiten ditu.

Haize hotz horiek eskualdearen klima taxutzen dute, hala nola flora, fauna,eta lurraren erabilerak.

Behatokitik jaitsita, lurreko bidera itzuliko gara bidegurutzeraino.

Ezkerrekoa hartu eta 300 bat metrora inguruko etxeetara daraman pista asfaltatu bati kusiko dugu.

Ezkerretara biratu eta 170 metro egin eta gero, eskuinetara jo behar dugu, familia bakarreko etxebizitzak eskuinean utzita.

Gero, A-124 errepidea gurutzatu, pista asfaltatuari jarraitu eta bidegurutze batera helduko gara. Ondoren, eskuinetik 200 bat metroren ostean, beste pista bat gurutzatuko dugu.

Handik aurrera, hasierako pistatik helduko gara Carravalseca urmaelara.

Hura albo batera utzita, 700 bat metro egingo dugu pistan bidegurutze batean esker aldera jo baino lehen.

300 bat metroa urrerago, bidegurutze bat dago eta guk ezkerreko pistatik jarraituko dugu,

Musco urmael lehortua geure ezker aldean lagata.

Lur-biltze bidean aurrera egingo dugu pista asfaltatua aurkitu arte. Puntu horretan, Carralogroño urmaela inguratzen duen eskuineko pista hartuko dugu A-124 errepidera berriro iristeko, eta bertatik abiapunturaino heltzeko.

Jaitsi

Ibilbidearen fitxa (PDF, 3 MB)

GPX Formatuan (GPX, 56 KB)

 

 

Azken aldaketako data:

boton_subir

Igo

Homa - URA - Uraren Euskal Agentzia

Sare Sozialetan jarrai iezaguzu

Izena eman URAren buletina jasotzeko.

Jaso URA-ren berri guztiak zure email-ean.

DATUAK BABESTEARI BURUZKO OINARRIZKO INFORMAZIOA

Tratamendu-jarduera

NEWSLETTER

Arduraduna

Uraren Euskal Agentzia.   Administrazio eta Zerbitzu Zuzendaritza

Helburuak

Ingurumen-gaiei lotutako argitalpenak bidaltzea

Legitimazioa

Interesdunaren adostasuna.

Tratamendua beharrezkoa da, interes publikoaren aldeko eginkizunen bat betetzeko edo tratamenduaren arduradunari emandako botere publikoak betetzeko jardunean.

Hartzaileak

Hirugarren bati ez zaio daturik emango, legez ezarrita dagoenean izan ezik.

Eskubideak

Interesdunaren eskubidea da bere datuak ikustea, zuzentzea, ezabatzea eta horien erabilera mugatzea edo ukatzea.

Informazio gehigarria

Datuen babesari buruzko informazio gehiago, honako web helbide honetan: www.uragentzia.euskadi.eus 

Uraren Euskal Agentziaren helburua, EAEn uraren arloko politika aurrera eramatea da.

  • EAEko ur-masen egoera ekologikoa hobetzea.
  • Kantitate eta kalitate oneko hornidura unibertsala lortzea.
  • EAEko saneamenduko planak amaitzea.
  • Uraren administrazio eraginkorra.
  • Uraren gaineko ikerketa eta aprobetxamendu iraunkorra egitea.

Premiazko kontaktua

Gertaera larrien kasuan (uholdeak, isurketak) mesedez jarri harremanetan SOS Deiarekin, 112 zenbakian
SOS Deiakoek martxan jarriko dute jarriko dute jarraitu behar den jokabidearen protolokoloa

Ura. Egoitza Nagusia

Orio Kalea, 1-3
01010 Vitoria-Gasteiz, Álava.

Mediterraneoko Arroen Bulegoa

Forondako Atearen kalea, 9
01010 Vitoria-Gasteiz

Mendebaldeko Kantauriar Arroen Bulegoa

Urkixo zumarkalea, 36 - 7. solairua
48011 – Bilbao

Ekialdeko Kantauriar Arroen Bulegoa

Intxaurrondo kalea, 70 - 1. solairua
20015 Donostia/San Sebastián

Laborategia

Errekalde industriagunea. Irubide eraikina 31
20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)

Euskadi, auzolana