Mostrar Menú Mostrar Menú Utilidades Mostrar Menú Idiomas
Ur Agentzia - Agencia Vasca del Agua

Euskadi.eusen sartu

Jarduera esparrua

Euskal Autonomia Erkidegoa (EAE) Iberiar Penintsularen iparraldean dago, Kantauri itsasoaren ertzean, eta 209 km-ko itsasertza du. Kantabria, Gaztela-Leon, Errioxa eta Nafarroako Autonomia Erkidegoak eta Frantzia ditu mugakide. Azalera 7.234 km2-koa da, eta biztanleria 2.175.819 biztanlekoa (2017). Biztanle-dentsitatea, beraz, 300,74 biztanlekoa da km2-ko. Hidrologia-plangintzarako, EAEko lurraldea 3 Demarkazio Hidrografikotan dago banatuta, horietarik bi Kantauri-isurialdean (Kantauri Ekialdeko Demarkazio Hidrografikoa, Kantauri Mendebaldeko Demarkazio Hidrografikoa) eta bestea Mediterranear isurialdean (Ebroko arroko Demarkazio Hidrografikoa).

EAEren barruan Kantauri Ekialdeko Demarkazio Hidrografikoa da handiena eta erkidegoaren populazioaren gehiena barne hartzen du. Bidasoatik Barbadunera doa, eta bertan 12 arro kokatzen dira, txikiak guztiak. Horrez gain, Demarkazio horrek plangintzarako bi eskumen-eremu barne hartzen ditu: alde batetik, EAE barneko arroak, eremu horretan uren eskumena EAErena da; eta, beste alde batetik, kantauri ekialdeko isurialdeko erkidego arteko arroak, horien eskumena estatuarena da.

Kantauri Ekialdeko Demarkazio Hidrografikoaren barruan daude: Bizkaia eta Gipuzkoako Lurralde Historikoen zati handi bat, Arabako atlantikoko eskualdea, eta, horiekin batera, Nafarroako Foru Komunitateko eta Gaztela-Leoneko lurraldeak. Orotara, 5.788 Km2 -ko luzera (kostaldeko ur-masak kenduta); horietatik 4.356 Km2, hau da %75, Euskal Autonomia Erkidegoan. Azpimarratu behar da, era berean, Demarkazioan Frantziarekin partekatzen diren beste arro batzuk ere badaudela: Bidasoa, Nive eta Nivelle.

Kantauri Mendebaldeko Demarkazioa mendebaldean Eo ibaiaren arroak mugatzen du, eta ekialdean Agüera arroa. Euskal Autonomia Erkidegoko zati txiki bat hartzen du, hain zuzen ere, Karrantza eta Agüerako arro bizkaitarrak. Hori dela eta, demarkazioak dituen 17.000 km2 etatik (kostaldeko ur-masak kenduta) soilik 188 km2 dira EAE barruan kokatzen direnak. Demarkazio honetan eskumena estatuaren da.

Azkenik, Ebroko Arroko Demarkazioak, 85.000 km2 ditu 9 komunitatetik igarotzen da. Estatuaren eskumenen barruan dagoen demarkazio honek Arabako lurralde gehiena hartzen du eta Bizkaiko eta Gipuzkoako lurralde historikoetako zati txiki batzuk. EAE barruan kokatzen dira Ebroko ezkerraldeko 6 ibaiadar, orotara 2.678 km2 , eta ardatz nagusiko hainbat arro-arteko txiki eta Jerea eta Puron ibaien azalera txikiak.

Plangintza-esparruak EAEn

Lurralde Historikoak

EAE lurralde menditsua da nagusiki, eta Pirinioen mendebaldeko muturraren eta Kantabriar mendikatearen ekialdeko muturraren artean dago kokatuta. Kantauri eta Mediterraneo itsasoetarako isurialdeen banalerroa altuera txikiko mendikate-segida batek osatzen du: Aralar mendilerroa, Aizkorri-Urkilla-Elgea mendilerroa, Urkiola mendigunea, Gorbeia mendilerroa eta Sierra Salvada. Banalerro horrek lurraldea banatu eta eremuaren geomorfologia baldintzatzen du.

Iparraldeko isurialdean, morfologia horrek zenbait ibai-arro sortzen ditu, eta Kantauri itsasora zuzentzen dira, distantzia laburrean desnibel handia gaindituta. Ibar horiek, oro har, Iparralde-Hegoalde norabide nabarmena dute. Ibaizabal ibaia bakarrik bereizten da besteetatik, mendebalde-ekialde norabidea duelako nagusiki.

Ebroko isurialdean, erliebea leunagoa da. Banalerroko mendiek eta kantabriar ibarrek alde handia dute altueran; Ebroko isurialdean txikiagoa da aldea, Mediterraneoko ibaien oinarriko maila garaiagoa delako, 600 m ingurukoa. Erdiko goi-lautada handiak Lautada eratzen du, Zadorra ibaiak zeharkatzen du, eta Ebroko Sakonunetik bereizten duten mendiguneak ditu alboetan.

Arro hidrografiko esanguratsuak hogeita lau dira: hamalauk Kantauri itsasora isurtzen dute, eta gainerakoek Mediterraneora. Unitate Hidrologiko gisa deskribatzen dira, unitateak Demarkazio Hidrografikoaren kontzeptutzat hartuz, baina dagozkien kostaldeko urak sartu gabe.

Topografía

Unitate Hidrologikoak

EAEren kokapen biogeografikoa dela-eta (Eskualde eurosiberiarra eta mediterranearraren artean, itsasertzetik Errioxara arteko klima-gradientea eta 1.000 m baino gehiagoko altuera-aldea) flora eta faunan aberastasun handia dago: 3.000 landare-espezie baino gehiago eta ia 400 ornodun.

Faunaren kasuan, interesgune ugari daude, eta, oro har, mendiguneek okupazio gutxi dute eta eta baso-sail handiekin. Errekak eta errekastoak intereseko guneak dira faunarentzat, batik bat mehatxatutako espezieak daudelako (arrainak, urlehortarrak, ur-ipurtatsa, muturluze piriniarra, etab.). Logikoki, lurrazaleko urei loturiko ekosistemetan, hezeguneak interes handiko guneak dira, hegazti migratzaileen negu-tokiak eta ugaltokiak direlako: horien artean, nabarmentzekoak hauek dira: Kantauri itsasoaren aldean, Txingudiko padurak Gipuzkoan eta Urdaibaiko Biosfera Erreserba Bizkaian; eta barnealdean, Zadorrako urtegi-sistema, Salburua eta Guardiako aintziren lerroak.

EAEn Erkidego mailan garrantzia duten mehatxatutako hainbat espezieren populazioak daude. Ur-ipurtatsa (Mustela lutreola), kontinentean mehatxatuenetakoa den ugaztuna da, eta azken populazioetako batzuk Oka, Lea, Artibai eta Deba ibaietan daude. Izokina (Salmo salar), berriz, lehen izan zuen banaketa-eremua berreskuratzen ari da, hainbat administrazio izokinaren egoera leheneratzeko egiten ari diren lanei esker. Muturluze piriniarrak (Galemys pyrenaicus) ere biziraun du, ale gutxiko kopuruetan izan arren, ekialdeko arroetan.

Iparraldeko isurialdean, klima mesotermikoa da: tenperaturen aldetik neurrizkoa eta oso euritsua. Urtaro lehorrik gabeko klima hezeko kategoriakoa da, edo Atlantikoko klima. Aire-masen tenperaturak leundu egiten dira ozeanoko ur epelak ukitzean, eta gero itsasertzera heltzen dira. Horregatik, gaua eta egunaren arteko oszilazio termikoak, edo uda eta neguaren artekoak, ez dira hain nabarmenak izaten. Orografiaren faktoreak azaltzen du Euskal Herriko isurialde atlantiko osoan zergatik egiten duen euri asko: prezipitazioen urteko batezbestekoa 1.200 eta 2.000 mm baino gehiagoren artekoa izaten da. Erdiko eremua, Arabako zati handi bat hartzen duena, itsasaldeko klima eta klima mediterraneoaren arteko trantsizio-eremua da, eta ezaugarri atlantikoak nagusitzen dira, ez baitago benetako uda lehorrik. Arabako mendebaldeko ibarretan eta Arabako Lautadan klima subatlantikoa da, eta hegoalderago submediterraneoa, gutxi gorabehera Trebiñu eta Arabako Mendiak hartzen dituen eremuan. EAEko hegoaldean, Arabako Errioxak hartzen duen Ebroko sakonuneko eremuan, mediterraneo erakoa da klima: uda lehor eta berokoa, argi eta garbi. Normalean, neguak nahiko hotzak eta prezipitazio gutxikoak izaten direnez, barnealdeko mediterraneoa edo kontinental mediterraneoa deitzen zaio.

Urteko batezbesteko prezipitazioa (mm)

EAEko esparruko prezipitazioa, batezbeste, urtean 9.222 hm3-koa da, 6.747 isurialde kantauriarrean eta 2.475 isurialde mediterraneoan.

Ebapotranspirazioz atmosferara itzultzen den prezipitazio-zatia balantze edafikoek eta erreferentziako ebapotranspirazioak edo ebapotranspirazio potentzialak baldintzatuta dago. Azken hori handiagoa izaten da barnealdean eta ekialdetik mendebaldera. Ebapotranspirazioaren aldaketak txikiagoak dira ziklo hidrologikoa baldintzatzen duten beste faktoreak baino; izan ere, aztertzeko metodologien arabera, ez dira aldatzen % 20-30 baino gehiagoan lurraldean zehar.

Guztira erortzen den euritik, 4.634 hm3 itzultzen dira atmosferara urtean ebapotranspirazioz (% 49) eta 4.575 hm3/urtean ur-baliabide bilakatzen dira (% 51). Kopuru horiekin, isurketa-uren koefizientea % 53koa izaten da isurialde kantauriarrean, eta isurialde mediterraneoan % 45eraino jaisten da; edozein modutan ere, oso kopuru altua da. Batezbesteko berariazko ekarpena 632 mm-koa da.

Ipar-ekialdeko muturreko prezipitazio eta isurketa-koefizienterik altuenak batuta, esparru osoko berariazko ekarpenik handienak lortzen dira; Urumea, Bidasoa eta Oiartzungo arroek urtean 1000 mm baino gehiagoko baliabideak biltzen dituzte.

Iparraldetik hegoaldera eta ekialdetik mendebalderako diagonalean dagoen bilakaeran, Oria, Urola, Deba, Artibai, Lea eta Oka sistemak daude, eta horien berariazko ekarpenak 730 eta ia 900 mm-koak dira; diagonal horrek markatzen du ekarpenen murrizketa.

Hurrengoak Ibaizabal, Barbadun, Butroe, Aguera, Karrantza eta Arakil dira, urtean 600 mm baino zerbait gehiagorekin; eta, azkenik, isurialde mediterraneoko gainerakoak daude, Omecilloko, Ebroko erreka-zuloetako eta Inglareseko ekarpen txikienekin.

Urteko batezbesteko ETPa, mm-tan

Urteko batezbesteko berariazko ekarpena, mm-tan

Ur-baliabiderik handieneko ibai-arroak hauek dira: Ibaizabal, 980 hm3/urtean; Oria, 690 hm3/urtean; eta Zadorra, 569 hm3/urtean. Ibaizabal eta Oriak biltzen dituzte isurialde kantauriarreko baliabideen erdiak eta Zadorrak proportzio bera du isurialde mediterraneoko baliabideetan.

Ekarpenetan oszilazio handiagoa egoten da urte batetik bestera prezipitazioetan baino, horrelako prozesuetan ohikoa den bezala. Aldakortasun hori apur bat nabarmenagoa da Ebroren isurialdeko arroetan isurialde kantauriarreko arroetan baino, eta askoz nabarmenagoa da arro txikietan handietan baino. Isurialde kantauriarrean 1951tik 2000rako aldian ekarpenetan izan den aldea hau da: handiena 5500 hm3/urtean eta txikiena 1500 hm3/urtean. Isurialde mediterraneoan: handiena 1.800 hm3/urtean eta txikiena 450 hm3/urtean.

Unitate Hidrologikoetako urteko ekarpenak

 

boton_subir

Igo

Homa - URA - Uraren Euskal Agentzia

Sare Sozialetan jarrai iezaguzu

Izena eman URAren buletina jasotzeko.

Jaso URA-ren berri guztiak zure email-ean.

DATUAK BABESTEARI BURUZKO OINARRIZKO INFORMAZIOA

Tratamendu-jarduera

NEWSLETTER

Arduraduna

Uraren Euskal Agentzia.   Administrazio eta Zerbitzu Zuzendaritza

Helburuak

Ingurumen-gaiei lotutako argitalpenak bidaltzea

Legitimazioa

Interesdunaren adostasuna.

Tratamendua beharrezkoa da, interes publikoaren aldeko eginkizunen bat betetzeko edo tratamenduaren arduradunari emandako botere publikoak betetzeko jardunean.

Hartzaileak

Hirugarren bati ez zaio daturik emango, legez ezarrita dagoenean izan ezik.

Eskubideak

Interesdunaren eskubidea da bere datuak ikustea, zuzentzea, ezabatzea eta horien erabilera mugatzea edo ukatzea.

Informazio gehigarria

Datuen babesari buruzko informazio gehiago, honako web helbide honetan: www.uragentzia.euskadi.eus 

Uraren Euskal Agentziaren helburua, EAEn uraren arloko politika aurrera eramatea da.

  • EAEko ur-masen egoera ekologikoa hobetzea.
  • Kantitate eta kalitate oneko hornidura unibertsala lortzea.
  • EAEko saneamenduko planak amaitzea.
  • Uraren administrazio eraginkorra.
  • Uraren gaineko ikerketa eta aprobetxamendu iraunkorra egitea.

Premiazko kontaktua

Gertaera larrien kasuan (uholdeak, isurketak) mesedez jarri harremanetan SOS Deiarekin, 112 zenbakian
SOS Deiakoek martxan jarriko dute jarriko dute jarraitu behar den jokabidearen protolokoloa

Ura. Egoitza Nagusia

Orio Kalea, 1-3
01010 Vitoria-Gasteiz, Álava.

Mediterraneoko Arroen Bulegoa

Forondako Atearen kalea, 9
01010 Vitoria-Gasteiz

Mendebaldeko Kantauriar Arroen Bulegoa

Urkixo zumarkalea, 36 - 7. solairua
48011 – Bilbao

Ekialdeko Kantauriar Arroen Bulegoa

Intxaurrondo kalea, 70 - 1. solairua
20015 Donostia/San Sebastián

Laborategia

Errekalde industriagunea. Irubide eraikina 31
20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)

Euskadi, auzolana