Mostrar Menú Mostrar Menú Utilidades Mostrar Menú Idiomas
Ur Agentzia - Agencia Vasca del Agua

Euskadi.eusen sartu

Isurketa kanonaren inguruan maiz egindako galderak

Jabari publiko hidraulikoan (ur kontinentaletan) isurketarik eginez gero, isurketak kontrolatzeko kanona deritzon urteko tasa ordaindu behar da.

Lehorretik itsasora (itsasoan eta estuarioetan) isurketarik eginez gero, isurketen kanona deritzon urteko tasa ordaindu behar da.

Jabari publiko hidraulikoan edo lehorretik itsasora isurketarik egiten denean. Kanona baimendutako isurketei zein baimendu gabekoei aplikatuko zaie, baimendu gabeko isurketei dagokion zehapenari kalterik egin gabe.

Isurketa egiten duenak ordaindu behar du kanona, berdin isurketa egiteko baimenaren titularra bada, zein baimendu gabeko isurketen erantzulea.

Zenbatekoa isurketaren fluxu bakoitzeko kalkulatu behar da.

Isurketak kontrolatzeko kanonaren zenbatekoa honela kalkulatzen da: baimendutako isurketaren bolumena bider isurketa kontrolatzeko unitateko prezioa. Unitatek prezioa, berriz, honela kalkulatzen da: metro kubikoko oinarrizko prezioa bider maiorazioko edo minorazioko koefizientea.

Isurketen kanona = oinarrizko prezioa * isurketaren bolumena (m3) * maiorazioko edo minorazioko koefizientea

Maiorazioko edo minorazioko koefizientea, aldi berean, beste hiru koefizienteren menpekoa da:

a.- isurketaren izaeraren araberako koefizientea;

b.- isurketaren kutsadura-mailaren araberako koefizientea; eta

c.- isurketa egiten deneko ingurune fisikoaren ingurumen-kalitatearen araberako koefizientea

Gaur egun, metro kubiko bakoitzeko oinarrizko prezioa 0,01751 eurokoa da hiriko hondakin-urari dagokionez, eta 0,04377 eurokoa industriako hondakin-urari dagokionez.

Baimendu gabeko isurketei gagozkiela, Uraren Euskal Agentziak zenbatetsiko du bolumena zeharkako eran.

Kanon horren zenbatekoa honela kalkulatzen da: isurketaren kutsadura-karga, kutsadura-unitateetan adierazita, bider poluzio-unitatearen balioa (3.000,00 euro).

Lehorretik itsasorako isurketen kanona = Kutsadura-karga (K) x 3.000,00 euro

Isurketaren kutsadura-karga, kutsadura-unitateetan adierazita, honako formula hau erabiliz kalkulatzen da:

K = k x B

Non:

B = isurketaren bolumena, urteko metro kubikoetan emanda.

k = koefizientea. k koefizientearen balioa honako formula hau erabiliz kalkulatzen da:

k = k1 x k2 x k3

Non:

k1 = kutsadura-kargari lotutako koefizientea.

k2: isurketa egiteko erabili den kondukzio-motari lotutako koefizientea.

k3: lehorretik itsasora egiten diren isurketei buruzko abenduaren 10eko 459/2013 Dekretuaren II. eranskinak jasotzen dituen gai kutsatzaileren bat duten isurketei aplikagarri zaien koefizientea.

Aipatutako kanona ordaintzeko jakinarazpena jaso ondoren, jakinarazpenean bertan adierazten den eran eta epearen barruan.

Jabari publiko hidraulikoan egiten diren isurketak kontrolatzeko tasa ingurune hartzailea aztertu, kontrolatu, babestu eta hobetzeko erabiltzen da.

Lehorretik itsasora egiten diren isurketen kanonaren guztizko zenbatekoa lehorretik itsasora egiten diren isurketek sorrarazitako kutsadura txikiagotzea xede duten jarduketak finantzatzeko eta euskal itsasertzeko jurisdikziopeko uren ingurumen-helburuak lortzeko erabiltzen dira.

Azken aldaketako data:

boton_subir

Igo

Homa - URA - Uraren Euskal Agentzia

Sare Sozialetan jarrai iezaguzu

Izena eman URAren buletina jasotzeko.

Jaso URA-ren berri guztiak zure email-ean.

DATUAK BABESTEARI BURUZKO OINARRIZKO INFORMAZIOA

Tratamendu-jarduera

NEWSLETTER

Arduraduna

Uraren Euskal Agentzia.   Administrazio eta Zerbitzu Zuzendaritza

Helburuak

Ingurumen-gaiei lotutako argitalpenak bidaltzea

Legitimazioa

Interesdunaren adostasuna.

Tratamendua beharrezkoa da, interes publikoaren aldeko eginkizunen bat betetzeko edo tratamenduaren arduradunari emandako botere publikoak betetzeko jardunean.

Hartzaileak

Hirugarren bati ez zaio daturik emango, legez ezarrita dagoenean izan ezik.

Eskubideak

Interesdunaren eskubidea da bere datuak ikustea, zuzentzea, ezabatzea eta horien erabilera mugatzea edo ukatzea.

Informazio gehigarria

Datuen babesari buruzko informazio gehiago, honako web helbide honetan: www.uragentzia.euskadi.eus 

Uraren Euskal Agentziaren helburua, EAEn uraren arloko politika aurrera eramatea da.

  • EAEko ur-masen egoera ekologikoa hobetzea.
  • Kantitate eta kalitate oneko hornidura unibertsala lortzea.
  • EAEko saneamenduko planak amaitzea.
  • Uraren administrazio eraginkorra.
  • Uraren gaineko ikerketa eta aprobetxamendu iraunkorra egitea.

Premiazko kontaktua

Gertaera larrien kasuan (uholdeak, isurketak) mesedez jarri harremanetan SOS Deiarekin, 112 zenbakian
SOS Deiakoek martxan jarriko dute jarriko dute jarraitu behar den jokabidearen protolokoloa

Ura. Egoitza Nagusia

Orio Kalea, 1-3
01010 Vitoria-Gasteiz, Álava.

Mediterraneoko Arroen Bulegoa

Forondako Atearen kalea, 9
01010 Vitoria-Gasteiz

Mendebaldeko Kantauriar Arroen Bulegoa

Urkixo zumarkalea, 36 - 7. solairua
48011 – Bilbao

Ekialdeko Kantauriar Arroen Bulegoa

Intxaurrondo kalea, 70 - 1. solairua
20015 Donostia/San Sebastián

Laborategia

Errekalde industriagunea. Irubide eraikina 31
20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)

Euskadi, auzolana