El Chorretón ur-jauzia (1,3 km)
El Chorretón ur-jauzia Bizkaiko Lurralde Historikoaren ipar-mendebaldeko mutur-muturrean dago, Ordunte mendilerroaren iparraldeko isurialdean, Enkarterri eskualdeko Karrantza udalerriko La Calera del Prado inguruetan. Lanestosatik N-629 errepidea hartu behar dugu La Calera del Pradorantz. Lehenago, Valneratik (3km) pasatu behar dugu, eta azkenean, 7 bat kilometro eginda, La Calerara helduko gara: Ibaiaren eskuinaldeko azken herritxira.

Ibilbidearen nondik norakoak
La Calera del Pradoko etxeak zeharkatu eta behitegi eta berriztutako baseliza bat aurkituko ditugu.
Bertatik hasten da ibilbidea. Handik, ezkerreko pista hartu, eta 800 bat metro eginda, eta abeltegi batera helduko gara.
Ondoren, eskuineko bidexka hartuta, iratze artean, bidebanatzean eskuinetara hartuta, Calera ibaiko El Chorretón ur-jauzira eta osinera iritsiko gara.
Descargar
Azken aldaketako data: