Mostrar Menú Mostrar Menú Utilidades Mostrar Menú Idiomas
Ur Agentzia - Agencia Vasca del Agua

Euskadi.eusen sartu

Baia ibaia La Encontradan (4,3 km)

 

“La encontrada “ ibilbidea erraza eta polita da. Baia ibaiaren ingurukoa da, beraz, Arabako Lurralde Historikoan dago, ipar-mendebaleko koadrantean, Gorbeia Inguruak eskualdean, Zuia udalerrian, hain zuzen ere. Ibilbidea hasteko herririk hurbilena Lukiano da. Bertara Murgiatik helduko gara, A-4415 errepidetik. Autoa Lukianon bertan utzi ahal dugu, latsarriaren aldean.

 

Baia ibaia La Encontradan - Río Baia en la Encontrada.


Ibilbidearen deskribapena:

Lukianotik abiatuta, San Juan kalea hartu behar dugu, eta gora egin, Campo de los Nogales kaletik.

Eskuinaldean, basora daraman pista hartu baino lehen, iturria eta uraska utziko ditugu. Pistan 400 bat metro eginda, bidegurutze batera helduko gara.

Eskumakoan errekasto baten gainean zubitxo bat eta informazio-kartel bat daude, baina guk ez dugu hortik joan behar. Pistan aurrera jarraituko dugu, hego-ekialderantz.

Aziendarentzako hesitura bat zabaldu beharko dugu pasatzeko, behar bezala itxiko duguna. Kilometro batera beste bidegurutze batekin topo eginda, eskuineko bidea hartuko dugu.

Handik 40 bat metrora, Baia ibaira helduko gara eta gaineko pasabidetik egingo dugu aurrera. Emariaren arabera, 60 metro beherago dagoen nekazal-ibilgailuentzako pasabidea ere erabil dezakegu, beste aldera joateko.

Pasabidea zeharkatuta, ibaiaren eskuin ertzari jarraitzen dion bidexkatik joango gara.

Bertan gelditu eta basoaz gozatzeko aukera izango dugu: lizarrak, haltzak eta sahatsa nonahi, uraren ertzetan. 350 metro egin ostean, landa batera heldu eta hego-mendebalderantz jarraituko dugu, baserri batekin topo egin arte.

Han, ibaiaren gainean, XVII. mendeko harrizko zubia dago, arku zorrotzekoa, “la Encontrada “ izena duena. Kondairaren arabera, bertan Blanka Nafarroako printzesa aurkitu zuen anaia Carlos printzeak. Haraneko jaunek printzesa etxean gorde eta babestu egin zuten.

Baserria den lekuan, garai hartan, Guereña leinuaren dorretxea zegoen; geroago burdinola bat eraiki zuten, eta horren aztarnak hormetan ikus daitezke eta errekan ere bai - presa eta erretena-.

Itzultzeko zubia zeharkatu eta ibaiaren meandroari jarraituko diogu, ezkerretik, landa eta haritz basoaren artetik, abiapuntura eramango gaituen pistara heldu arte. 250 bat metro eginda, bidegurutzean eskuineko bidea hartuko dugu, Lukianoraino. 

Jaitsi

Ibilbidearen fitxa (PDF, 5 MB)

GPX formatuan (GPX, 60 KB)

Azken aldaketako data:

boton_subir

Igo

Homa - URA - Uraren Euskal Agentzia

Sare Sozialetan jarrai iezaguzu

Izena eman URAren buletina jasotzeko.

Jaso URA-ren berri guztiak zure email-ean.

DATUAK BABESTEARI BURUZKO OINARRIZKO INFORMAZIOA

Tratamendu-jarduera

NEWSLETTER

Arduraduna

Uraren Euskal Agentzia.   Administrazio eta Zerbitzu Zuzendaritza

Helburuak

Ingurumen-gaiei lotutako argitalpenak bidaltzea

Legitimazioa

Interesdunaren adostasuna.

Tratamendua beharrezkoa da, interes publikoaren aldeko eginkizunen bat betetzeko edo tratamenduaren arduradunari emandako botere publikoak betetzeko jardunean.

Hartzaileak

Hirugarren bati ez zaio daturik emango, legez ezarrita dagoenean izan ezik.

Eskubideak

Interesdunaren eskubidea da bere datuak ikustea, zuzentzea, ezabatzea eta horien erabilera mugatzea edo ukatzea.

Informazio gehigarria

Datuen babesari buruzko informazio gehiago, honako web helbide honetan: www.uragentzia.euskadi.eus 

Uraren Euskal Agentziaren helburua, EAEn uraren arloko politika aurrera eramatea da.

  • EAEko ur-masen egoera ekologikoa hobetzea.
  • Kantitate eta kalitate oneko hornidura unibertsala lortzea.
  • EAEko saneamenduko planak amaitzea.
  • Uraren administrazio eraginkorra.
  • Uraren gaineko ikerketa eta aprobetxamendu iraunkorra egitea.

Premiazko kontaktua

Gertaera larrien kasuan (uholdeak, isurketak) mesedez jarri harremanetan SOS Deiarekin, 112 zenbakian
SOS Deiakoek martxan jarriko dute jarriko dute jarraitu behar den jokabidearen protolokoloa

Ura. Egoitza Nagusia

Orio Kalea, 1-3
01010 Vitoria-Gasteiz, Álava.

Mediterraneoko Arroen Bulegoa

Forondako Atearen kalea, 9
01010 Vitoria-Gasteiz

Mendebaldeko Kantauriar Arroen Bulegoa

Urkixo zumarkalea, 36 - 7. solairua
48011 – Bilbao

Ekialdeko Kantauriar Arroen Bulegoa

Intxaurrondo kalea, 70 - 1. solairua
20015 Donostia/San Sebastián

Laborategia

Errekalde industriagunea. Irubide eraikina 31
20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)

Euskadi, auzolana