Joan edukira

    Azken Txostenak

    EAEko azaleko eta lurpeko uren egoeraren eta babestutako eremuen egoeraren jarraipena egiteko hainbat programa ditu, kasu batzuetan laurogeita hamargarren hamarkadatik. Hona hemen egindako azken txostenak

    2023an Uraren Euskal Agentziak ibaien egoerari jarraipena egiteko bi programa landu ditu, bata egoera biologikoa aztertzen duena, eta bestea egoera kimikoa neurtzen duena. Prestatutako bi txostenek egitura berdina dute:

    • Emaitzen memoria ebaluaketa egiteko erabilitako metodologiak azaltzen dituena, 2023ko emaitzen ebaluazioa eta urteetan izan duen bilakaera.
    • Laburpen agiria: kanpainaren jarduerak laburbiltzen ditu

    EAEko ibaien egoera biologikoaren jarraipena egiteko sarea. 2023

    EAEko ibaien egoera kimikoaren jarraipena egiteko sarea. 2023

    Euskal Autonomia Erkidegoko trantsizioko eta itsasertzeko uren ekologia-egoeraren segimendua egiteko sarearen txosten hau, 2023. urtekoa, bi agiritan egituratu da: emaitzen txostena eta sintesi dokumentuak (euskaraz eta gaztelaniaz).

    Emaitzen txostena sarrera batekin eta erabilitako metodoak azaltzen dituen atal batekin hasten da; bertan ezagutzera ematen dira sarearen egitura eta egoeraren ebaluaketa egiteko erabiltzen dituen tresnak. Ondoren banakako ataletan aurkeztu eta azaldu egiten dira trantsizio (14) eta kostaldeko (4) sare bakoitzaren 2023ko kanpainaren emaitzak, bilakaera historikoa eta bere egoera ekologiko eta kimikoa.

    Laburpen txostenetan labur azaltzen dira (euskaraz eta gaztelaniaz) 2023ko kanpainan egindako ekintzak; era berean, EAEko trantsizioko eta itsasertzeko uren egoera ekologiko eta kimikoaren eta bere bilakaeraren laburpena egiten da.

      2001. urtean hasi zen EAEko lakuak, barruko hezeguneak eta urtegiak zaintzeko sarea

      2022/2023 ziklo hidrologikoaren txostena honako bi agiri hauek osatzen dute:

      Txosten honetan, Euskal Autonomia Erkidegoko lurpeko ur-masen egoera kimikoaren eta kuantitatiboaren ebaluazioak aurkezten dira, jarraipen-programa hauek gauzatzeko azken urteei dagozkienak:

      • Zaintzaren edo oinarrizko kontroleko programaren jarraipena, 1998an hasitakoa. Horrek berekin dakar bai egoera kimikoa eta ezaugarri fisiko-kimiko orokorrak kontrolatzea, denboran zehar zenbait puntu adierazgarritan joerak ezartzeko, bai egoera kuantitatiboa kontrolatzea, zundaketetan edo iturburuetan maila piezometrikoak etengabe erregistratuz.
      • Jarraipen operatiboak. Oinarrizko sarea osatzen duten helburu espezifikoak dituzten programak. Hor sartzen dira, besteak beste, Gernikako lurpeko ur-masaren kontrol operatiboa, pestiziden kontrola eta nekazaritza-jardueratik eratorritako nitratoen kutsadurak eragindako zona kalteberen eta eremuen jarraipena.

      Agiriak

      Nekazaritzako nitrato-kutsadura jasateko arriskupeko eremuen jarraipena egitea 91/676/EEE Zuzentarauaren 5. artikuluak ezartzen duen betebeharra da. Xedea da nitrato pilaketaren bilakaera ezagutzea eta ezarritako neurrien eraginkortasuna neurtzea

      Gaur egun Euskal Autonomia Erkidegoan, orotara, 7 eremu kaltebera zehaztu dira. Ondoren jarraipen-lan horien azken txostena aurkezten da.

      Giza kontsumorako erabiltzen diren ur-masen hartuneak Zona Babestuen Erregistroan barne hartu dira, giza kontsumorako uraren kalitatea eta kantitatea zaintzeko eta babesteko helburuarekin.

      Osasunaren arloko agintariek, ingurumen-osasunaren eta kontsumorako uren osasunaren esparruan, eta Eremu Babestuen Erregistroko hartuneak barne hartuta, Euskal Autonomia Erkidegoko kontsumorako urak kontrolatzeko eta zaintzeko sarea eta EAEko Kontsumorako Uren Informazio Sarea (leiho berri batean irekitzen da)  ezarrita ditu.

      Bestalde, 2012. Urtean Uraren Euskal Agentziak kontrol-programa bat hasi du, lurrazaleko eta lurrazpiko ur-masekin lotutako hartuneen kontrol fisikokimikoa barne hartzen dituena. Lurrazaleko hartuneei EAEko Barne Arroen esparrua dagokie eta lur azpiko uren kontrola EAE osora zabaltzen da.

      Jarraipen-programekin batera Uraren Euskal Agentziak azterlan espezifikoak egiten ditu. Lan horien bidez, ingurumen-helburuak lortzeko eragina duten arazo desberdinei buruzko diagnostiko egitea da helburua.  Ondoren, zenbait lan hauen emaitzak aurkezten dira:

      Hexakloroziklohexano kutsaduraren azterketa

      TBT-aren (Eztainu Tributilo) kutsaduraren azterketa

      Behaketa-zerrendako substantzien azterketa 2008/105/EB Zuzentaraua 

      Ur kontinentalak. Ibaiak

      Trantsizio urak eta kostaldea

      2020ko otsailaren 6an luizi handia gertatu zen Zaldibarko zabortegiko instalazioetan (Verter Recicling S.L.)

      Egoeraren arazoei eta arriskuei aurre egiteko eskumena duten administrazioen arteko koordinazio-bileretan, Uraren Euskal Agentziak zenbait ekintza garatzea erabaki du, besteak beste, Zabortegi inguruko uren Jarraipenerako plana idaztea.

      Dokumentu honek plan hori jasotzen du, eta, bertan, kontrol-sarearen diseinua (estazioen kokapena, jarraipena egiteko parametro edo adierazleak eta maiztasuna) eta dagozkion jarraipen-txostenen izaera (edukia, egitura eta aldizkakotasuna) jasotzen dira.

      Uren jarraipen-txostenak.

      Zaldibarko zabortegiko luiziaren ondoren URAk abiarazitako eremuko uren jarraipen-planak martxan jarraitzen du: zehazki, lixibiatuak kolektorera bideratzea, luiziak eragindako urak ikuskatzea, laginak hartzea, lortutako emaitza analitikoak aztertzea eta hautemandako joerak sistematikoki biltzea.

      2020ko otsailaren 12an, jarraipen-txostenak argitaratzen hasi ginen egunero. Ondoren, txosten horietan erregistratutako datuen aldaketak eguneroko dekalaje horrekin esanguratsuak ez zirela iritzita, astean txosten bat argitaratzeari ekin zitzaion, eta aurrerago, hilean txosten bat argitaratzeari. Beraz, nahiz eta analisiak eta datu-bilketa zabortegiaren ingurunearen jarraipen-planean ezartzen den bezala egiten jarraitu, jarraipen-txostenak emaitza analitikoen azterketan antzematen diren joera-aldaketen araberako maiztasunarekin argitaratuko dira. Txosten horietan bildutako datuak jasoko dira, aztertutako parametroetan datuen bilakaera erakusteko.

      Hona hemen argitaraturiko azken txostena:

      Uren jarraipen biologikoa

      Uren jarraipen-txostenak.Eguneroko jarraipen-txostenak 2021.01.15ra arte.

      Hartutako analitiken emaitzak

      Datuak

      Datuak azaltzeko oharrak

      Uren jarraipenerako plana.