Mostrar Menú Mostrar Menú Utilidades Mostrar Menú Idiomas
Ur Agentzia - Agencia Vasca del Agua

Euskadi.eusen sartu

Ikuskaritza eta laborategia arloa

Urak Ikuskatzeko Arloa funtsezkoa da jabari publikoa kudeatzeko. Honako eginkizun hauek ditu: URA agentziako gainerako organoei jabari publikoa jasaten ari den presioaren berri ematea, ur-masen gaineko inpaktuak murrizteko tokian tokiko neurriak hartzea, eta izapidetzen ari diren emakida eta baimenetan ezarritako baldintzak betetzen direla egiaztatzea. 

2019an zehar 6.380 ikuskapen egin dira: horietako 3.534 isurketak kontrolatzeko eta abisuan jaso ondoren egin dira; 2.371 lan-baimenekin zerikusia izan dute; 419 mantentze lanekin, eta 56 aprobetxamenduekin.

2019ko jarduera txostena (PDF, 383 KB)

Isurketak


Isurketa arloan, egindako ikuskatze zatirik handiena (abisuak kanpo), 3000tik gora, isurketa-baimenen baldintzen kontrolarekin dute zerikusia. Gainontzekoak, baimendu gabeko isurketak antzemateko (inbentarioak barne) edo bereziki SOS Deiak-ek emandako abisuak artatzeko izan dira, bereziki.

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Ikuskariek SOS Deiak erakundearen abisuak artatzen dituen, edozein jardueratan baimenik gabe ibilgu publikora egindako ohiz kanpoko isurketei dagokienez. Bulegoko langileek arreta eskaini diete abisu horiei guztiei, eskaera guztiei erantzunez. 2019an horrelako 423 abisuri eman zaie arreta.

 

 


 

Ikuskaritzaren lanon ildotik, URAk Lasarten duen laborategian, 2019 urtean, 1871 lagin aztertu dira guztira, 1243 URAko laborategian

URAko laborategia Gipuzkoan denez, laginak bertararazteko denbora ahalik eta gehien murriztarazteko (haien kaltetzea saihesteko), Administrazio Hidraulikoaren erakunde laguntzaile Laboratorio de Ensayo-ren laguntza eskuratu da, Mediterranear Arroetako bulegoko ikuskariek hartutako laginen karakterizazio analitikoa egiteko, eta URAn egin ezin diren azterketak burutzeko ardura du. Guztira, 628 lagin aztertu dira erakunde horri esker.

Lehen esaten zen bezala, Jabari Publikoaren gaineko afekzioak zaintzea eta izapidetutako baimen eta emakidetan ezartzen diren baldintzak betetzen direla egiaztatzea funtsezko zati bat da Ikuskaritza Zerbitzuaren funtzioen barruan. Ikuskapen horiek urtero programatzen dira, eta egindako laginketa gehienak dira. 2019an, programatutako laginketei dagozkien laginak 1564 izan dira.



Lanak

Ibaietatik edota kostaldetik  gertu egindako jardueren ikuskatzeari dagokionez, horien gehiengoa lan-baimenen izapidetzea eta lan-baimen betetzea kontrolatzeko egiten dira: 1.927 ikuskatze guztira. Horietako 728,  lanak bukatu eta geroko ikuskapenak: alegia, lanok baimenak zedarritutako baldintzei jarraiki egin direla baieztatzeko ikuskapena.

En lo relativo a la inspección de actuaciones y obras en las zonas cercanas al río o Costa, la mayor parte de dichas inspecciones corresponden a la tramitación y control del cumplimiento de las autorizaciones de obra, que suponen 1.927 inspecciones, de las cuales casi 728 corresponden con inspecciones de reconocimiento final, es decir, inspecciones de comprobación de que las obras autorizadas se han ejecutado de acuerdo con el condicionado impuesto.

Gainontzeko ikuskapenak (444), inbentario-lanekin zerikusia izan dute. 

1 Txostenak: baimena eman aurretik, obraren jarraipena egiteko eta azken azterketa egiteko (JPH, LIBZE eta zehatzaileak)

Aprobetxamenduen ikuskapenari dagokionez, 43 ikuskapen egin dira, agorraldi sasoian egiten diren ur-emariak neurtzeko programaz gain. Beste 13ak arau husteak antzemateko ikuskaritza lanak izan dira (inbentarioak deitutakoak)

Era berean, abiarazi diren zehapen-prozeduretan jatorri duten ikuskapenak egin dira, eta, orohar, Jabari publikoan, zaintza eremuan edota itxaso eta lehorraren arteko jabari publikoaren babes-zortasunaren eremuan antzeman diren erasanak erregistratzeko.

boton_subir

Igo

Homa - URA - Uraren Euskal Agentzia

Sare Sozialetan jarrai iezaguzu

Izena eman URAren buletina jasotzeko.

Jaso URA-ren berri guztiak zure email-ean.

DATUAK BABESTEARI BURUZKO OINARRIZKO INFORMAZIOA

Tratamendu-jarduera

NEWSLETTER

Arduraduna

Uraren Euskal Agentzia.   Administrazio eta Zerbitzu Zuzendaritza

Helburuak

Ingurumen-gaiei lotutako argitalpenak bidaltzea

Legitimazioa

Interesdunaren adostasuna.

Tratamendua beharrezkoa da, interes publikoaren aldeko eginkizunen bat betetzeko edo tratamenduaren arduradunari emandako botere publikoak betetzeko jardunean.

Hartzaileak

Hirugarren bati ez zaio daturik emango, legez ezarrita dagoenean izan ezik.

Eskubideak

Interesdunaren eskubidea da bere datuak ikustea, zuzentzea, ezabatzea eta horien erabilera mugatzea edo ukatzea.

Informazio gehigarria

Datuen babesari buruzko informazio gehiago, honako web helbide honetan: www.uragentzia.euskadi.eus 

Uraren Euskal Agentziaren helburua, EAEn uraren arloko politika aurrera eramatea da.

  • EAEko ur-masen egoera ekologikoa hobetzea.
  • Kantitate eta kalitate oneko hornidura unibertsala lortzea.
  • EAEko saneamenduko planak amaitzea.
  • Uraren administrazio eraginkorra.
  • Uraren gaineko ikerketa eta aprobetxamendu iraunkorra egitea.

Premiazko kontaktua

Gertaera larrien kasuan (uholdeak, isurketak) mesedez jarri harremanetan SOS Deiarekin, 112 zenbakian
SOS Deiakoek martxan jarriko dute jarriko dute jarraitu behar den jokabidearen protolokoloa

Ura. Egoitza Nagusia

Orio Kalea, 1-3
01010 Vitoria-Gasteiz, Álava.

Mediterraneoko Arroen Bulegoa

Forondako Atearen kalea, 9
01010 Vitoria-Gasteiz

Mendebaldeko Kantauriar Arroen Bulegoa

Urkixo zumarkalea, 36 - 7. solairua
48011 – Bilbao

Ekialdeko Kantauriar Arroen Bulegoa

Intxaurrondo kalea, 70 - 1. solairua
20015 Donostia/San Sebastián

Laborategia

Errekalde industriagunea. Irubide eraikina 31
20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)

Euskadi, auzolana