Mostrar Menú Mostrar Menú Utilidades Mostrar Menú Idiomas
Ur Agentzia - Agencia Vasca del Agua

Euskadi.eusen sartu

Uraren Euskal Agentziaren organoak

Partaidetza eta aholkularitzarako egiturak

Euskal Autonomia Erkidegoko Uraren Kontseilua (2007ko abenduaren 4ko 222/2007 Dekretuaren bidez arautua)

Presidentea: Iñaki Arriola López Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitzako sailburua

Euskal Autonomia Erkidegoko Uraren Kontseilua agentziak parte-hartzearen bidez eztabaidarako eta aholku emateko duen organoa da, eta honako ordezkari hauek izango ditu kide: Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren ordezkariak, foru-aldundienak, toki-erakundeenak, Estatuarenak, erabiltzaileenak eta natura babesteko elkarteenak. Osaera erregelamendu bidez zehaztuko da, baina erabiltzaileen ordezkariak kide guztien herena baino gutxiago ez direla izango bermatu beharko da.

Euskal Autonomia Erkidegoko Uraren Kontseiluak eginkizun hauek izango ditu, besteak beste:

a) Urarekin zerikusia duten arloetan aholkularitza ematea eta jarduteko proposamenak egitea.

b) Plangintza eta programazio hidrologikoen eta horiek berrikustearen inguruko txostenak egitea, nahitaez.

c) Kontu hidrologikoekin zerikusia duten xedapen orokorren proiektuei buruzko txostenak egitea, nahitaez.

d) Gehiegi ustiatutako akuiferoak zein diren adierazteko eta babes perimetroak zehazteko espedienteei buruzko txostenak egitea, nahitaez.

e) Agentziaren estatutuek eman diezazkioketen beste eginkizun batzuk.

Erabiltzaileen Batzarra (2007ko abenduaren 4ko 220/2007 Dekretuaren bidez arautua)

Presidentea: Iñaki Arriola López Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitzako sailburua

Erabiltzaileen Batzarra agentziaren parte hartzeko organoa da, eta, Legebiltzarrak hautatutako bi kidez gainera, Euskadiko Administrazio autonomoaren ordezkariak, uraren arloko eskumenak dituzten administrazioenak eta erabiltzaileen elkarteenak izango ditu kide. Osaera erregelamendu bidez zehaztuko da, baina erabiltzaileek kide guztien herena baino txikiagoa izango ez den ordezkari-kopurua izango dutela bermatu beharko da.

Eginkizun eta eskubide hauek izango ditu Erabiltzaileen Batzarrak:

a) Ingurumenaren arloko eskumenak dituen sailaren bidez, Euskadiko mugape hidrografikoko plangintza hidrologikoa eta plangintza horren aldaketak proposatzea Jaurlaritzari, onartu edo izapideak egin ditzan,dituen eskumenen arabera.

b) Agentziaren jarduera-plana egitea.

c) Gehiegi ustiatutako akuiferoak zein diren adieraztea eta babes-perimetroak zehaztea.

d) Agentziako zuzendaria nor izango den aldez aurretik jakitea.

e) Euskadiko mugape hidrografikoan, erabiltzaileen eta ureztatzaileen elkarteen ordenantza eta estatutuak onartzea.

f) Legeek edo agentziaren estatutuek ematen dizkioten gainerako eginkizunak aurrera eramatea.

g) Uraren erabileraren tarifen erregelamenduari buruzko txostena egitea; txosten hori loteslea izango da.

h) Agentziako langile-zerrenda onartzea.

i) Zehatzeko ahala erabiltzea arau-hauste oso larrien kasuan
 

Gobernu eta Zuzendaritzako egiturak:

Administrazio Kontseilua (2007ko abenduaren 4ko 221/2007 Dekretuaren bidez arautua)

Presidentea: Iñaki Arriola López Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitzako sailburua

Kideak:

Administrazio Kontseilua agentziaren gobernu organoa da, eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren ordezkariak eta lurralde historikoetako foru-aldundienak izango ditu kide, bi aldeek kide kopuru dutela. Osaera erregelamendu bidez zehaztuko da, baina lurralde historiko bakoitzak gutxienez ordezkari bat izango duela bermatu beharko da.

Administrazio Kontseiluak, eginkizun hauek izango ditu, besteak beste:

a) Euskadiko demarkazio hidrografikoko plangintza hidrologikoaren proposamena egitea, baita plangintza horren aldaketena ere

b) Euskal Autonomia Erkidegoak dituen proposamen edo iradokizunak egitea, legeak Estatuko plangintza hidrologikoan parte hartzeko aurreikusten dituen gaietan.

c) Ingurumenaren arloko eskumenak dituen sailaren bidez, interes orokorreko azpiegiturak zeintzuk izango diren proposatzea Jaurlaritzari, onar ditzan.

d) Ingurumenaren arloko eskumenak dituen sailaren bidez, horniketa-, saneamendu- eta arazketa-zerbitzuen eta ureztatzearen araubide juridikoa Jaurlaritzari proposatzea, onar dezan.

e) Agentziaren aurrekontuaren aurreproiektua onartzea.

f) Eraikuntza-proiektuak behin betiko onartzea, eta agentziak zein zerbitzu eskainiko dituen erabakitzea.

g) Plan orokor, arau subsidiario, plan partzial eta plan bereziei buruzko txostenak egitea, 7. artikuluko k) eta l) idatzi-zatietan ezarritakoarekin bat etorriz.

h) Legeek edo agentziaren estatutuek ematen dizkioten gainerako eginkizunak, baita, agentziaren eginkizunen artean agertuarren, agentziako beste inolako organori eman ez zaizkionak ere.

i) Aldian-aldian bere jardueraren berri ematea Erabiltzaileen Batzarrari

boton_subir

Igo

Homa - URA - Uraren Euskal Agentzia

Sare Sozialetan jarrai iezaguzu

Izena eman URAren buletina jasotzeko.

Jaso URA-ren berri guztiak zure email-ean.

DATUAK BABESTEARI BURUZKO OINARRIZKO INFORMAZIOA

Tratamendu-jarduera

NEWSLETTER

Arduraduna

Uraren Euskal Agentzia.   Administrazio eta Zerbitzu Zuzendaritza

Helburuak

Ingurumen-gaiei lotutako argitalpenak bidaltzea

Legitimazioa

Interesdunaren adostasuna.

Tratamendua beharrezkoa da, interes publikoaren aldeko eginkizunen bat betetzeko edo tratamenduaren arduradunari emandako botere publikoak betetzeko jardunean.

Hartzaileak

Hirugarren bati ez zaio daturik emango, legez ezarrita dagoenean izan ezik.

Eskubideak

Interesdunaren eskubidea da bere datuak ikustea, zuzentzea, ezabatzea eta horien erabilera mugatzea edo ukatzea.

Informazio gehigarria

Datuen babesari buruzko informazio gehiago, honako web helbide honetan: www.uragentzia.euskadi.eus 

Uraren Euskal Agentziaren helburua, EAEn uraren arloko politika aurrera eramatea da.

  • EAEko ur-masen egoera ekologikoa hobetzea.
  • Kantitate eta kalitate oneko hornidura unibertsala lortzea.
  • EAEko saneamenduko planak amaitzea.
  • Uraren administrazio eraginkorra.
  • Uraren gaineko ikerketa eta aprobetxamendu iraunkorra egitea.

Premiazko kontaktua

Gertaera larrien kasuan (uholdeak, isurketak) mesedez jarri harremanetan SOS Deiarekin, 112 zenbakian
SOS Deiakoek martxan jarriko dute jarriko dute jarraitu behar den jokabidearen protolokoloa

Ura. Egoitza Nagusia

Orio Kalea, 1-3
01010 Vitoria-Gasteiz, Álava.

Mediterraneoko Arroen Bulegoa

Forondako Atearen kalea, 9
01010 Vitoria-Gasteiz

Mendebaldeko Kantauriar Arroen Bulegoa

Urkixo zumarkalea, 36 - 7. solairua
48011 – Bilbao

Ekialdeko Kantauriar Arroen Bulegoa

Intxaurrondo kalea, 70 - 1. solairua
20015 Donostia/San Sebastián

Laborategia

Errekalde industriagunea. Irubide eraikina 31
20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)

Euskadi, auzolana