Erakusketa: Zadorraren oroimena erakusketa Elorrion
Ekitaldiaren deskribapena

Ura protagonista dela, Elorrion, maiatz osoan zehar, Zadorraren oroimenak argazki erakusketa eta Urak aske: presak kendu, ibaiak berreskuratu dokumentalaren proiekzioa egongo dira ikusgai Iturri Kultur Etxean. Bi lanak doan ikusi ahal izango dira 9:30etatik 20:00etara Iturri Kultur Etxean.
Zadorraren oroimenak Zadorra ibaiaren 52 argazki biltzen dituen erakusketa da; horietatik 26 joan den mendeko berrogeita hamarreko hamarkadako argazkiak dira eta Gerardo Lópezde Guereñu dokumentu-funtsaren parte dira, Arabako Lurralde Historikoko Artxiboak lagata. Beste hogeita seiak gaur egungo argazkiak dira, plano beretik Mikel Arrazola argazkilariak hartutakoak, eta azken 65 urteetan Zadorra ibaiaren ibai-paisaian izandako aldaketak bistaratzea dute helburu.
ERLAZIO DUTEN DOKUMENTUAK
Informazio zehatza
- Ekitaldi-mota:
- Erakusketak
- Hasiera data - Amaiera data:
- -