Joan edukira

Erakusketa: Ibaien ur goraldiak eta uholdeak Sobrongo museoan

Erakusketaren aurkezpena

Erakusketa honen bidez, fenomeno natural honen ezagutza hobetu nahi da, eta, aldi berean, kontzientziatu eta sentsibilizatu: ibaien dinamikari dagokie eta harekin bizi eta egokitu behar dugu bere eraginak ahal den heinean murriztuz.

Ibaiertzeko gizarteak, mendeetan zehar, prozesu natural horiekin batera bizi izan dira, uholde-lautaden bokazio naturala errespetatuz. Baina uholde-ibarrak arian-arian okupatzeak, urak har ditzakeen espazioak bereganatuz, ez du kontuan hartu ibai-sistemek denboran zehar duten izaera aldakorra, eta, horrekin batera, arrisku-egoerak areagotu egin dira. Uholdeak historikoki kalte handienak eragin dituen arrisku naturala dira Euskal Autonomia Erkidegoan, bai termino materialetan, bai giza bizitzaren galeran. Horregatik, gaur egun, Euskal Autonomia Erkidegoan plangintza hidrologikoak duen erronkarik handiena uholde-arriskua murriztea da, eta, aldi berean, azaleko ur-masen baldintza morfologikoak hobetzearekin ahalik eta bateragarritasunik handiena lortzea.

ERLAZIO DUTEN DOKUMENTUAK

Ekitaldi-mota:
Erakusketak
Hasiera data - Amaiera data:
-
Uraren Museoa
La Presa, 1
SobrnAraba/lava (Espaa)
Bilatu URAn