Euskadi.eus
  1. Donostian Anoeta guneko saneamendu proiektua, 1. Fasea

Donostian Anoeta guneko saneamendu proiektua, 1. Fasea

Anoetako proiektuaren planoa

Anoeta errekaren arroak ez du gaur egun eskatzen diren irizpideekin bat datorren saneamendu-sistemarik; izan ere, Aieteko tunelaren eta belodromoaren arteko saihesbidearen azpitik doan errekastoaren estalduran oinarritzen da, kirol-eremu osoa zeharkatzen du eta Urumea ibaian itsasoratzen da.

Arazo hori arintzeko, 2010ean idatzi zen Donostiako Anoeta aldeko saneamendu-proiektua. Proiektu horren barruan kolektore-sare bat zegoen, Anoetako errekastora isurtzen zituzten hondakin-urak hartzeko, Anoetako kirol-guneko puntu batean kontzentratzeko eta Loiolako HUAra eramateko.

Proiektu horretan aurreikusitako guztien artean, lehenengo jarduketa gisa, Donostiako Anoeta aldeko saneamenduaren proiektu eguneratua gauzatzen hasiko da, 1. fasea. Proiektu honetan Loiolako Anoeta-HUAren azken zatia egitea aurreikusten da.

Hormigoi armatuzko eta 1600mm-ko diametroko kolektore baten tinkatze bat egitean datza lana, barnean saneamenduko kolektore nagusia izango duena, PRFVkoa eta 600mm-ko diametrokoa. Kolektore hori Anoetako kirol-eremuko putzu batean hasiko da, eta Loiolako hondakin-uren araztegiko instalazioetako iritsiera-obraren eraikinaren aurreputzuan amaituko da.

Agiriak 

Albisteak

2021/12/17 Donostiako Anoeta errekaren saneamendu-obren I. fasea lizitatu du URAk (leiho berri batean irekitzen da)

Geolokalizazioa

Azken aldaketako data:

    Bilatu URAn