Joan edukira
  1. Eusko Jaurlaritzak, Arabako Foru Aldundiak eta Ebroko Konfederazio Hidrografikoa...

Eusko Jaurlaritzak, Arabako Foru Aldundiak eta Ebroko Konfederazio Hidrografikoak Goaingo estazio hidro-meteorologiko berria jarri dute martxan

Argitalpen-data: 

Goiaingo estazio berria
  • Ekipamendu berria erakundeen arteko lankidetzaren emaitza da, eta eremuko datuak hartzeko eta Santa Engrazia eta Zadorra ibaien uraldiak, Urrunagako urtegira isurtzen direnean, hobeto kontrolatzeko aukera emango du.

Eusko Jaurlaritzaren Meteorologiaren Euskal Agentziak (Euskalmet) eta Uraren Euskal Agentziak (URA), Arabako Foru Aldundiaren Araba Garapen Agentziarekin eta Ebroko Konfederazio Hidrografikoarekin batera, Goaingo (Araba) estazio hidro-meteorologiko berria martxan jartzeko koordinazio-lanak egin dituzte. Estazioaren helburua da eremuko datu hidro-meteorologikoak jasotzea eta, aldi berean, Santa Engrazia eta Zadorra ibaien uraldiak, Urrunagako urtegira isurtzen direnean, hobeto kontrolatzea.

Goaingo Industrialdeari minutuero prezipitazioen datuak hornitzeaz gainera, euri asko egiten duenean drainatze-arazoak izaten baititu, ekipamendu berriak eremuko prezipitazioekin, tenperaturekin, hezetasunarekin, haizearekin eta eguzki-energiarekin zerikusia duten datuak izango eta kontrolatuko ditu denbora errealean, kontuan hartuta hurbilen dauden estazioak Otxandiokoa eta Arkautikoa direla.

Era horretara, Ebroko Konfederazio Hidrografikoak Urbinako ur-emariari buruzko datuak eraman ditu kokapen berrira, URA Urrunagako urtegiaren alderdi hidrologikoen eta instrumentazioaren kargu egin da eta Araba Garapen Agentziak estazio berria aipatutako industrialdeko lursailetan instalatzeko aukera eman du eta behar bezala funtzionatzeko beharrezko energia hornitu du eta, gainera disdrometro bat (euri-tanten tamainaren banaketa eta abiadura minutuero neurtzen duen tresna) jarri du.  

Bestalde, Euskalmet instalazioaren kargu egin da, eta meteorologiarekin, hidrologiarekin eta disdrometro-sarearekin zerikusia duten alderdiak integratu ditu. Sentsore horiek “oraingo eguraldia” izeneko instrumentaziokoak dira, euria, txingorra, elurra eta elur bustia denbora errealean bereizteko gai baita.

Datu horiek guztiek Kapilduiko radarrak ematen duen informazioa eremuan kalibratzeko balioko dute, eta, gainera, publikoak izango dira eta denbora errealean hedatuko dira Euskalmeten web-orrian (www.euskalmet.euskadi.eus). Goaingo estazio berria Euskal Autonomia Erkidegoko Sare Hidro-Meteorologikoan sartuta dago jada.

    Bilatu URAn