Mostrar Menú Mostrar Menú Utilidades Mostrar Menú Idiomas
Ur Agentzia - Agencia Vasca del Agua

Euskadi.eusen sartu

URAk Ugalde ibaiaren ertz-tarte higatu bat finkatu du Zuiako Markinan, lur pribatuetan ibaiertzeko landaredia landatu ahal izatearen truke

Argitalpen-data: 

  • Lankidetza publiko-pribatuari esker, ibaiaren egoera hobetzea ahalbidetzen da, eta, aldi berean, higadura-efektua eta, ondorioz, lur sail bat ezegonkortzeko arriskuak murrizten dira

URA-Uraren Euskal Agentzia – Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailari atxikia – lanean aritu da Zuiako udalerrian, Markina parean, Ugalde ibaiak berez higatutako ibaiertz bat egonkortzeko.

Jarduketa finka partikularraren jabeak eskatuta egin da. Horretarako, bi gabioi zurrun jarri dira, ibaiaren eskuinaldeko higadura zuzentzeko.

Horren ordez, URAk ibaiertzeko landaredi-zerrenda trinko bat landatu du finka pribatu osoan zehar, 50 m inguruko luzera duen tarte batean. Horrekin, ibaiertzaren egoera hobetzen da, eta, aldi berean, ibaiertzaren egonkortasuna sendotzen da eta aurre egiten zaio ibaiertzaren oinean eragina duen etengabeko uren jario naturalaren higadura-ahalmenari: hartara,   lursailaren  barnealdeko higadura saihesteko.

Eskala txikiko lankidetza publiko-pribatua da, eta etorkizunean ibaiertzeko biztanleekin lankidetzan aritzeko adibide eta jardunbide egokia da. URAk horrelako lankidetza-egitasmoak ugaritzea du xede, ibaiertz pribatuetako landare-estaldura handitzen jarraitzeko, eta, horrela, lurraldearen ibilguen egoera ekologikoa hobetzeko.

Proiektu honek Eskualde Garapeneko Europako Funtsaren (EGEF) diru-laguntza jaso  du.

 

boton_subir

Igo

Homa - URA - Uraren Euskal Agentzia

Sare Sozialetan jarrai iezaguzu

Izena eman URAren buletina jasotzeko.

Jaso URA-ren berri guztiak zure email-ean.

DATUAK BABESTEARI BURUZKO OINARRIZKO INFORMAZIOA

Tratamendu-jarduera

NEWSLETTER

Arduraduna

Uraren Euskal Agentzia.   Administrazio eta Zerbitzu Zuzendaritza

Helburuak

Ingurumen-gaiei lotutako argitalpenak bidaltzea

Legitimazioa

Interesdunaren adostasuna.

Tratamendua beharrezkoa da, interes publikoaren aldeko eginkizunen bat betetzeko edo tratamenduaren arduradunari emandako botere publikoak betetzeko jardunean.

Hartzaileak

Hirugarren bati ez zaio daturik emango, legez ezarrita dagoenean izan ezik.

Eskubideak

Interesdunaren eskubidea da bere datuak ikustea, zuzentzea, ezabatzea eta horien erabilera mugatzea edo ukatzea.

Informazio gehigarria

Datuen babesari buruzko informazio gehiago, honako web helbide honetan: www.uragentzia.euskadi.eus 

Uraren Euskal Agentziaren helburua, EAEn uraren arloko politika aurrera eramatea da.

  • EAEko ur-masen egoera ekologikoa hobetzea.
  • Kantitate eta kalitate oneko hornidura unibertsala lortzea.
  • EAEko saneamenduko planak amaitzea.
  • Uraren administrazio eraginkorra.
  • Uraren gaineko ikerketa eta aprobetxamendu iraunkorra egitea.

Premiazko kontaktua

Gertaera larrien kasuan (uholdeak, isurketak) mesedez jarri harremanetan SOS Deiarekin, 112 zenbakian
SOS Deiakoek martxan jarriko dute jarriko dute jarraitu behar den jokabidearen protolokoloa

Ura. Egoitza Nagusia

Orio Kalea, 1-3
01010 Vitoria-Gasteiz, Álava.

Mediterraneoko Arroen Bulegoa

Forondako Atearen kalea, 9
01010 Vitoria-Gasteiz

Mendebaldeko Kantauriar Arroen Bulegoa

Urkixo zumarkalea, 36 - 7. solairua
48011 – Bilbao

Ekialdeko Kantauriar Arroen Bulegoa

Intxaurrondo kalea, 70 - 1. solairua
20015 Donostia/San Sebastián

Laborategia

Errekalde industriagunea. Irubide eraikina 31
20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)

Euskadi, auzolana